ARGIA.eus

2020ko ekainaren 02a

Covid-19 detektatzeko testak egingo dizkiete Ipar Euskal Herriko zaintzaren arloko langileei

  • Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eman du erabakiaren berri. Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko zaharren egoitzetako, elbarrituen zentroetako eta behartuen etxeetan laguntzaile dabiltzan langileak testatuko dituzte heldu den astetik aitzina.

ARGIA @argia
2020ko apirilaren 04a

Koronabirusaz kutsatuak diren jakiteko testa egingo diete zaintza arloan lanean dabiltzan Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko langile guztiei. Alde batetik, epidemiaren hedapena mugatzeko eta bestetik, kezkak baretzeko. Horra zergatik hartu duen erabakia Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak.

Zaharren egoitzetako, elbarrituen zentroetako eta behartuen etxeetan laguntzaile dabiltzan langileak testatuko dituzte heldu den astetik aitzina. Orotara, 12.000 profesionalei eginen diete testa. Horrez gain, 520.000 maskara banatuko ditu departamenduak zaintzaren sektoreari.

Jean Jacques Lasserre Kontseiluko presidenteak argi hitz egin du: "Konpromiso handiz dabiltza lanean, profesionalismo handiz. Gure ardura da haien laguntzea, babes materiala banatuz baita testak eginez ere".

Oraingoz, Baionako Harambillet zaharren egoitzan, Miarritzeko Beaurivagen eta apirilaren 4 honetan jakin denez, Iholdiko Goxa Lekun ere daude kutsaturiko adinetakoak.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Covid-19 shockean adi kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude