Can Viesekin elkartasun elkarretaratzeak Bilbon eta Donostian

  • Can Vies Bartzelonako zentro sozial okupatuaren desalojoaren aurrean, elkartasun elkarretaratzeak antolatu dituzte Euskal Herrian ere: Bilbon eta Donostian. Biak ostegun arratsaldean izango dira. Lehena 19:00etan izango da Boulevardean, eta bigarrena 20:00etan Arriagan.


2014ko maiatzaren 29an - 07:00
Bilboko deialdiaren kartela.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilbokoa Arriaga Plazan 20:00etan

Maiatzaren 29an, osteguna, iluntzeko 20:00etan egin dute deialdia, Komite Internazionalistaren gunean jaso dutenez. Atxikimendua eman duten kolektiboak: Jai eta Xerinola taldea, Komantxe Konpartsa, Okupazio Bulegoa, Deustuko Gazte Lokala, Bilbo Zaharreko Gazte Lokala, La Kelo, Kale Zulo Gaztetxea, Maison 13, 7katu, Bergarako Gaztetxea, Sare Antifaxista, Komite Internazionalistak, Ernai eta Askapena.

Donostiakoa Boulevardean 19:00etan

Kortxoenearen webgunena irakur daitekeenez, 19:00etan. "Kontzentrazioa ez dadin aspergarria izan, ekarri zuen gune edo aldarrikapenetako banderola eta mozorroak", diote mezuan.


Can Vies kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...