Cabacasen heriotzaren erantzule gisa ez da ertzain bat jo behar, ErNEren ustez

  • ErNE sindikatuaren ustez, Iñigo Cabacasen heriotza "segurtasun operatiboaren antolaketa txarraren" ondorio izan zen, eta gertatutakoaren erantzukizun penala ez da Ertzain baten gain ezarri behar.


2014ko urtarrilaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Iñigo Cabacasen heriotza salatzeko elkarretaratzea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Juan Calparsoro fiskalaren hitzetan ere, "oso zaila da" Cabacas hil zuen pilota zein eskopetetatik atera zen jakitea, eta horrek zaildu egiten du Ertzain konkretu bat akusatzea.

"Gau hartan gertatutakoaren inguruko eztabaida guztia operatiboaren diseinuaren ingurukoa izan behar da'', adierazi du ErNEko bozeramaile Roberto Seijook. "ErNEk dagoeneko behin baino gehiagotan ohartarazi izana zuen ez zegoela ados nazioarteko kirol segurtasunen inguruko segurtasun operatiboekin. Gastu pertsonaletan aurrezteari' ematen zaio garrantzia".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
Eguneraketa berriak daude