Bulgarian, kamioi batean itota hil dira migratu nahian ari ziren hemezortzi lagun

  • 40 pertsona migratzaile topatu dituzte abandonatutako kamioiaren barruan, konpartimentu faltsu batean. 15 eta 25 urte artean dituzte, eta afganiarrak dira, antza.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 21an - 08:30

Beste sarraski bat izan da migrazio-fluxuetan. Bulgariako landa-eremu batean, abandonatuta topatu dute 50 bat gazte migratzaile ezkutuan eta legez kontra mugitzen ari zen kamioi bat. Dirudienez, ihes egin zuten etorkinen trafikatzaileek, eta mugitzen ari ziren pertsonak han laga zituzten, kamioi barruan harrapaturik. Bulgariako hainbat hedabideren arabera, migratzaileetako batzuk hilda zeudela konturatzean egin zuten ihes trafikatzaileek.

Ibilgailuan, egurrezko karga baten azpian eduki zituzten ezkutatuta 40 lagun, konpartimentu faltsu batean. Bulgariako larrialdi-zerbitzuek, kamioia aurkitu zutenerako, hilda zeuden gazteetako hemezortzi, eta egoera kritikoan beste hamalau. Kamioitik kanpo, beste hamabi pertsona topatu zituzten, onik.

Asfixia eta hipotermia zantzuak dituzte kamioi barruan harrapatuta zeuden pertsonek. Bulgariako autoritateen esanetan, ez dute jatekorik edo edatekorik izan hainbat egunez, eta zauriak dituzte euren gorputzetan, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta.

15 eta 25 urte arteko gizonak dira kamioi horretan zihoazen migratzaileak, eta badirudi afganiarrak direla. Baliteke haien helburua izatea Turkiaren eta Bulgariaren arteko mugatik Serbiara igarotzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude