Bruselak txip erdieroaleen produkzioa sustatu nahi du laguntza publikoen bidez

  • Europako autogintzako industriaren geldialdiaren erdian Margrethe Vestager Lehiakortasunerako europar lehendakariordeak iragarri du Europar Batasuneko lehia-politika errebisatuko dutela estatuek mikrotxipen produkzioa diruz lagundu dezaten.


2021eko azaroaren 18an - 17:21
Azken eguneraketa: 18:33
Intel muntinazionala AEBetako Arizonan eraikitzen ari den txip erdieroaleen fabrika. Europan halako lantegi erraldoiak eraikitzea aurreikusten da.

Autogintzako sektoreak 180.000 milioi euroko galerak izan ditzake Europan mikrotxip erdieroaleen faltagatik, zenbait kalkuluren arabera. Euskal Herrian ere ari gara sumatzen hornidurarik eza, oraingoz bereziki autogintzako lantegi nagusietan, Gasteizko Mercedes-Benz-ek, adibidez, abenduko azkeneko astea geldituko du horren ondorioz, kostuak bertako 5.000 langileengan jarriz, noski.

Gailu txiki horien eskasiak, baina, produkzio kate anitzagoetan ere eragin du eta Europako Batzordeak beharrezko ikusi du “hornidura iraunkor eta segurua” edukitzea, sorturiko “salbuespeneko” egoeraren aurrean eta ikusirik mikrotxipen eskaria “esponentzialki” haziko dela etorkizunean.

Hala, estatuek diru publikoz produkzio hori lagundu ahal izatea da asmoa, europar ekonomia komunitarioko lehia politikaren barruan erabat ez-ohikoa dena. Margrethe Vestager Europako Batzordeko Lehiakortasun komisarioak azaldu duenez, hala ere, ez dira “txeke zuri bat” izango eta enpresen “jokabide desegokiak” zigortu edo akordioak betatu ahal izango dira. Gainera, txipen produkziorako ez ezik, ikerketa eta garapenerako ere bideratu ahal izango lirateke laguntza horiek. 

Testuinguru horretan, Europako bi ingeniaritza-enpresa nagusiek, Siemens alemaniarrak eta Alston frantziarrak, eta bi herrialdeotako ordezkariek eskatu dute Europako lehia politika malguagoa izan dadila, multinazional horiek fusionatu eta munduko “erraldoiei” aurre egiteko. Oraingoz ezez erantzun du Vestagerrek. Hala ere, ez dira gutxi politika aldaketa horretan europar ortodoxia neoliberalaren eta lehia printzipioen amaiera ikusten ari direnak. Pandemiak azkartutako mundu mailako ekonomiaren paradigma aldaketa Europara ere iritsi da.

Europako Batzordearen helburua da munduko mikrotxipen %20 Europan bertan ekoiztea 2030 urterako, hau da, gaur egungoaren bikoitza. Horretarako lantegi erraldoiak eraikitzea aurreikusten du Bruselak, eta Bosch, Intel eta beste hainbat multinazionalek interesa agertu dute inbertsio milioidunak egiteko –azkenekoak 80.000 milioi euro hamarkada batean–

Ez dute erraza izango ordea. 90eko hamarkadatik Asiako hainbat herrialdek sektorean izandako gorakadaren ondorioz, gaur egun Taiwan, Hego Korea eta Txina dira txip erdieroaleen ekoizle nagusiak, eta herrialde horietan ere inbertsio milioidunak egiten jarraitzen dute –Hego Koreak bakarrik 400.000 milioi euro jarriko ditu–. AEBetan ere mikrotxipen ekoizpena “segurtasun nazionaleko” gaitzat hartu dute eta Arizonako Estatuan lantegi erraldoiak eraikitzen hasita daude zuzeneko finantzazio publikoarekin (52.000 milioi euro); gainera, Reutersen arabera, aztertzen ari dira %25eko kreditu fiskalaz ere laguntzea proiektu horiek.

Vestagerrek laguntza publiko eta lehiaren artean egin nahi duen ekilibrio ariketa ez da erraza, neoliberalismoaren soka dantzan jarri baitu krisi globalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Eguneraketa berriak daude