Europar Batasunak LGBTIQ kolektiboen (gayak, bisexualak, transgenero, transexualak, travestiak, intersexualak eta queer) "berdintasun osoa lortzea" helburu duen lehen estrategia aurkeztu du ostegun honetan.
Bruselak hainbat ekimen aurkeztu du azaroaren 12an LGTBIQ kolektiboaren babes legala hobetzeko. Segurtasuna eta diskriminaziorik eza bermatuko dituela adierazi du Vera Jourovak europar EBko Gardentasun eta Balioen komisioko kideak, Viktor Orbanen Hungariako Gobernuak beste lege proiektu polemiko bat iragarri eta egun batera. Proiektu sexista horretan dio ama emakumea dela eta aita gizona. Jourovak argi utzi nahi izan du proiektua ez dagoela "inoren aurka zuzenduta".
This strategy is not against anyone. It is not about being men or women but about love.
This does not put anyone on the pedestal but it is about guaranteeing safety and non-discrimination for everyone in 🇪🇺.
This is Europe in the 21st century.#EU4LGBTIQ #UnionOfEquality pic.twitter.com/CLc47aNLCw
— Věra Jourová (@VeraJourova) November 12, 2020
Bruselak iragarritako estrategiak LGTBIQ ikuspegia "politika eta ekimen guztietan txertatzea" aurreikusten du, eta, horretarako, neurriak aurreikusi ditu lau jarduera-eremutan: diskriminazioari aurre egitea, kolektiboaren aurkako gorroto-delituak jazartzea, gizarte inklusiboagoa eraikitzea eta nazioartean berdintasunaren bozgorailu izatea. Jourovak gaineratu du, koronabirusak konfinatutako aldian egoerak okerrera egin duela gazte kolektiboko askorentzat.
Polonian hainbat udalerrik ezarritako "LGTBIQ eremu libreak" deiturikoak kritikatu ditu Jourovakek, baita Hungariak bikote homosexualen adopzioei betoa jartzeko proiektua ere. Bruselak iragarritako estrategiaren gakoetako bat sexu bereko bikoteek adoptatutako seme-alabek estatu kide guztietan aitatasuna izan dezaten sustatzea da, baina Jourovak aitortu du erronka konplexua izango dela.
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Eraso LGTBI+fobiko eta matxistak espazio publikoan ematen direla gehien adierazi dute mugimendu hauek urtero ateratzen dituzten txostenen arabera. Gasteizko Mugimendu Feministak eta Lumagorri elkarteak guztien plazera erdigunean jarriko duen jai eredu bat nahi dute, eta neurri... [+]
Kaleak bete dituzte LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean. Salatu dute erakundeek aurpegia garbitzen dutela keinu sinbolikoekin.
Lo que quede (euskaraz 'geratuko dena', Continta me tienes argitaletxea) liburuan bere senar ohiaren tratu txarrak eteteko prozesua harilkatu du eguneroko indarkeria matxisten kontakizunekin, eta bere bizitzako emakumeekin batera eraiki duen orainaldi gozagarriaren... [+]
Zaintzan oinarrituriko gau aisialdi “askeagoa” eta “seguruagoa” sortzeko asmoz sortu da Harrika kolektiboa. Bi urte daramatzate Gasteizen tekno besta kuir eta feministak egiten. Uztailaren 26tik 28ra Harrikada Festibala izanen da Izarran (Araba).
Diru publikoa LGBTI+ kolektiboaren problematikak merkantilizatu eta administrazioaren “pinkwashing-a” egiteko soilik erabiltzea egotzi die erakundeei.
Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]
LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.
Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]
Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]