Bost farmazeutikari 146 milioiko isuna jarri die Europak, antidepresibo generikoen merkaturatzea blokeatzeagatik

  • Europako Batzordeak (EB) 146 milioi euroko isuna jarri die Lundbeck konpainia farmazeitukoari eta sendagai generikoen lau fabrikatzaileri, Lundbeck-ek merkaturatzen duen Citalopram antidepresiboa baino merkeagoak diren bertsioen merkaturatzea blokeatzeagatik.


2013ko ekainaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lundbeck farmazeutikaren citalopram sendagaiaren merkaturatzea oztopatu zuten zigortutako enpresek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

EBk dioenez, bost konpainiak akordio batera heldu ziren 2002an, Lundbeck enpresak zeukan patentea agortu eta generikoen fabrikatzaileei merkatuan sartzeko aukera zabaldu zitzaienean. Lau fabrikatzaileek (Alpharma, Merck KgaA/Generis UK, Arrow eta Ranbaxy) uko egin zioten merkatuan sartzeari, trukean milioika euro jasota.

Bere eskuetara heldu diren barne dokumentu batzuetan oinarrituta erabaki du europako Batzordeak 146 miloi euroko isuna jartzea. Joaquin Almunia EBko Lehiakortasun Batzordeko buruaren hitzetan, "onartezina da konpainia batek bere lehiakideei ordaintzea, merkatutik kanpo mantendu eta sendagai merkeagoen sarrera oztopatzeko".

Azaldu duenez, Citalopram produktuaren salmentek %90 egin zuten behera Erresuma Batuan, bost konpainien akordioa bertan behera geratu zenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria farmazeutikoa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.