Bosnia sutan langabeziaren eta pribatizazioaren kontra

  • Bosniako herritarrek jasaten ari diren egoera sozial larriek sortutako ezinegonagatik Sarajevoko lehendakaritzaren egoitzari su eman diote pasa den asteburuan. Langabezia eta pobrezia tasa altuak eta sektore publikoaren pribatizazioa salatzeko istiluak izandira herrialde osoan.


2014ko otsailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lehendakaritzaren egoitzari su eman diote Sarajevon. Argazkia: Publico

FENA agentziak azaldu duenez garrek lehendakaritzako egoitzaren bigarren solairuraino iritsi ziren. Manifestariak eraikinean indarrez sartu ziren, leihoak hautsi eta altzariak  kalera bota ostean su eman zioten eraikuntzari.

Istiluak aurreko asteazkenean hasi ziren Tuzlan, Bosnia ipar-ekialdean,  eta ostiralean herrialdeko 30 herri gehiagotan zabaldu ziren. Mobilizazio handienak Sarajevo, Bihac eta Zenica hirietan gertatu ziren. Milaka pertsona kalera irten ziren bertako politika kapitalistek biztanleriari eragindako langabezia eta pobrezia tasa altuak salatzeko.

Langabezia geldiezinak –populazioaren %44, nahiz eta herrialdeko Banku Zentralak %27,5koa dela esaten duen, ez baitituzte beltzean kobratzen dutenak kontatzen- eta Balkanetako guduaz geroztiko industria gainbeherak Europako herrialde txiroenetakoa bihurtu dute Bosnia. Bataz besteko hilabeteko soldata 420 eurokoa da eta biztanleria osoaren bost pertsonatik bat pobrezian bizi da gaur egun.

Istiluak pribatizatu berri diren lau lantegi industrial itxi dizutelako lehertu ziren. Tuzla garai bateko Jugoslaviako errepublika sozialistaren erdi-erdiko gune industriala izan zen, baina azken urteotako politika neoliberalak direla-eta, lantegi asko itxi dituzte, langabezia tasak puztuz.

Gobernuaren dimisioa eskatzen dute manifestariek: “20 urte daramatzate lapurtzen, etorkizuna suntsitu digute”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bosnia-Herzegovina
Bosnia Europako Batasunean sartzear da, kokapen geoestrategikoak lagunduta

Europako Batasunak onartu berri dio hautagai ofizial estatusa Bosniari. Ukrainari aitortu zion lehenbizi hautagaitza, gerra betean, eta orain Bosniari, herrialdearen kokapen geoestrategikoak eraginda. Erreforma sakonak eskatu dizkio; botere judiziala eta politikoa orekatzea,... [+]


2017-11-29 | ARGIA
Bosniako kriminal kroaziar batek bere buruaz beste egin du Hagako epaitegian pozoia edanez

Herzeg-Bosnia kroaziar errepublikan 1992tik gizateariaren aurkako krimenak egin izana egozten zion auzitegiak. Epaileak 20 urterako kartzela zigorra berretsi orduko edan du pozoia eta minutu gutxira hil da Slobodan Praljak.


2015-07-14 | Ibai Trebiño
Srebrenica, etengabeko propaganda

Srebrenicako sarrakiaren 20. urteurrena betetzen den honetan, gertakariaren erabilpen politikoak ez du etenik.


2015-07-10 | Ibai Trebiño
Srebrenica: garaileak eta garaituak

1995ko uztailaren 13an, Srprska Errepublikako indar militarrek -Ratko Mladic jeneral serbiarraren agindupean- Srebrenica herrian sartu eta 8300 hildako eragin zituzten, datu ofizialen arabera.


2014-07-17 | Judith Perez
Srebrenicako 300 musulmanen hilketaren arduradun Herbehereak izan zirela ebatzi dute

Herbehereak Srebrenicako sarraskiko 300 hilketen errudunak direla adierazi du Hagako Auzitegiak. Epaiak dio Nazio Batuen Herbeheretako batailoiak (Dutchbatak) ez zuela behar bezala jokatu, gizon horiek beraien zaintzapean zeudelako eta ez zituzten babestu.


Eguneraketa berriak daude