Bosniako kriminal kroaziar batek bere buruaz beste egin du Hagako epaitegian pozoia edanez

  • Herzeg-Bosnia kroaziar errepublikan 1992tik gizateariaren aurkako krimenak egin izana egozten zion auzitegiak. Epaileak 20 urterako kartzela zigorra berretsi orduko edan du pozoia eta minutu gutxira hil da Slobodan Praljak.


2017ko azaroaren 29an - 16:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nazio Batuen Erakundeak Hagan duen Yugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak azkenetako saioa zuen asteazken honetan Bosniako gerran izandako krimenak epaitzeko, baina bertan behera utzi behar izan dute akusatuetako batek epaileen aurrean bere buruaz beste egin duenean.

Slobodan Praljak bosniar-kroaziarra 20 urtera zigortu zuten 2013an, honek helegitea jarri zuen eta Hagako auzitegiak zigor hori berretsi egin du. Epailea sententzia irakurtzen ari zela, militar ohiak pozoia edan du, aurretik "Praljak ez da kriminala, zigorra arbuiatzen dut" esanez.

Epaimahaiko presidenteak sententziak irakurtzen jarraitu du, baina abokatuetako batek ohartarazita saioa bertan behera utzi eta medikua ekartzeko agindu du. Minutu gutxira hil da ospitalean Praljak.

Talde militar odoltsu baten buru

Herzeg-Bosnian, 90eko hamarkada hasieran Kroaziarekin bat egiten zuen Bosniako entitate politikoan bosniar-musulmanen kontrako krimenak egitea egozten zion nazioarteko auzitegiak Praljaki.

Besteak beste, Kroaziar Defentsa Kontseiluko (HVO) erakunde militarreko buru izan zen 1992 eta 1993an. HVOk sarraski ugari egin zituen bosniarren artean epe horretan, besteak beste Ahmići herrixkan 116 lagun hil zituzten hotz-hotzean bere kideek.

Ahmici herrixkan Herzeg-Bosniako sarraski handiena egin zuten talde militar kroatek, Slobodan Praljak-ek gidatuta.

Horrez gain Praljak tratu txarren, bahiketen eta eraso sexualen arduraduntzat zeukaten, eta gizateriaren ondareari ere kalte egin izanda leporatzen zioten, berak agindu zuen Mostarreko zubi ezaguna eraistea.


Giza eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...