Srebrenicako 300 musulmanen hilketaren arduradun Herbehereak izan zirela ebatzi dute

  • Herbehereak Srebrenicako sarraskiko 300 hilketen errudunak direla adierazi du Hagako Auzitegiak. Epaiak dio Nazio Batuen Herbeheretako batailoiak (Dutchbatak) ez zuela behar bezala jokatu, gizon horiek beraien zaintzapean zeudelako eta ez zituzten babestu.


2014ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Srebrenicako Amen Fundazioaren kideak Hagara joan ziren epaia ezagutzera (argazkia: EFE)

1995ko uztailaren 13an Dutchbatak 300 gizon ebakuatu zituen Potocariko basetik, kontuan hartu gabe genozidioa gertatzeko arriskua zegoela, hiria 2 egun lehenago Bosniako serbiarren armadaren” eskutan erori baitzen. “Dutchbatak gizon hauei basean geratzea utzi balie, bizirik egongo lirateke”, adierazi du epaileak.

Hala ere, Hagaren epaiak ez du Estatua sarraski osoaren erantzule egin. Honen arabera “zentzuzkoa” izan zen 5.000 bosniar basean sartzen ez uztea, “osasun baldintzak eskasak zirelako”. Srebrenicako Amen Fundazioaren presidenteak, AFPri adierazi dio basea oso handia zela, eta bertan guztiak sartzen zirela.

Srebrenicako Amen Fundazioa izan zen Estatuaren kontrako demanda aurkeztu zuena. Ez daude epaiarekin ados eta borrokatzen jarraituko dutela adierazi dute.

Sarraskirik handiena II. Mundu Gerratik

Bosniako Gerran (1992-1995) Srebrenica hiria “gune seguru” izendatu zuten Nazio Batuek. Dutchbatak hiria babesteko ardura zuen, baina 1995eko uztailean Srpska Errepublikako armadak (Bosniako serbiarren armada) hiria bere gain hartu eta 8.000 bat lagun hil zituen. Hilketa masibo hau “Srebrenicako sarraskia” bezala ezagutzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bosnia-Herzegovina
Bosnia Europako Batasunean sartzear da, kokapen geoestrategikoak lagunduta

Europako Batasunak onartu berri dio hautagai ofizial estatusa Bosniari. Ukrainari aitortu zion lehenbizi hautagaitza, gerra betean, eta orain Bosniari, herrialdearen kokapen geoestrategikoak eraginda. Erreforma sakonak eskatu dizkio; botere judiziala eta politikoa orekatzea,... [+]


2017-11-29 | ARGIA
Bosniako kriminal kroaziar batek bere buruaz beste egin du Hagako epaitegian pozoia edanez

Herzeg-Bosnia kroaziar errepublikan 1992tik gizateariaren aurkako krimenak egin izana egozten zion auzitegiak. Epaileak 20 urterako kartzela zigorra berretsi orduko edan du pozoia eta minutu gutxira hil da Slobodan Praljak.


2015-07-14 | Ibai Trebiño
Srebrenica, etengabeko propaganda

Srebrenicako sarrakiaren 20. urteurrena betetzen den honetan, gertakariaren erabilpen politikoak ez du etenik.


2015-07-10 | Ibai Trebiño
Srebrenica: garaileak eta garaituak

1995ko uztailaren 13an, Srprska Errepublikako indar militarrek -Ratko Mladic jeneral serbiarraren agindupean- Srebrenica herrian sartu eta 8300 hildako eragin zituzten, datu ofizialen arabera.


2014-02-11 | ARGIA
Bosnia sutan langabeziaren eta pribatizazioaren kontra

Bosniako herritarrek jasaten ari diren egoera sozial larriek sortutako ezinegonagatik Sarajevoko lehendakaritzaren egoitzari su eman diote pasa den asteburuan. Langabezia eta pobrezia tasa altuak eta sektore publikoaren pribatizazioa salatzeko istiluak izandira herrialde... [+]


Eguneraketa berriak daude