Hainbat kaputxadunek Bermeon hiru marinel turkiar bortizki jipoitu dituztela salatu dute

  • Turkiako Kontsulatuak fiskaltzaren aurrean eraso xenofoboa izan dela salatu du, gaur El Correok zabaldu duenez. Salaketak jaso duenez, azaroan hiru marinelak Bermeoko parke batean zirela, gauez, sei kaputxadun inguratu zitzaizkien, teaser pistolak eskuan, eta hitzik esan gabe eraso egiteari ekin zioten.


2018ko otsailaren 2an - 15:52
Turkiako Mv Muammer Yagci barkua.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eren, Ahmet eta Eyüp izeneko hiru turkiar gazteak 'Mv Muammer Yagci' itsasontzian heldu ziren Bermeora. Hiru egunez izan ziren herrian atsedena hartzen, Italiara noiz abiatzeko zain. Azken egunean 01:00ak aldera gertatu zen erasoa parke batean. Aurpegia estalita zuten erasotzaileek teaser pistola elektrikoak zeramatzaten.

Kolpe batzuk jaso ostean, nola edo hala ihes egitea lortu zuten bi gaztek. Baina hirugarrenak, Erenek, teaser pistolaren deskarga batek paralizatuta utzi zuen lurrean. Lurrean zela ostikadak jasotzen jarraitu zuen konortea galdu arte. Anbulantzian esnatu zen ospitalera bidean.

Hurrengo egunean Bermeoko Udaltzaingoaren aurrean salatu zuten erasoa. Turkiako kontsulatuak salaketa jarri zuen Bizkaiko Fiskaltzan eta Ertzaintza ari da kasua ikertzen. Hiru gazteek deklaratu dutenez, erasoaren arrazoia "gorroto delitua" izan da. Hori da, hain zuzen, Turkiako Kontsulatuaren salaketak jaso duen zoi bakarra: arrazakeria.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Nagore Irazustabarrena Uranga
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
Nagore Irazustabarrena Uranga
#4
Nagore Irazustabarrena Uranga
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xenofobia
2025eko ekainaren 4
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

2024ko maiatzaren 7
ANALISIA
Presidente biluza

Eguneraketa berriak daude