Borderline Fabrikak lehen harria ezarri du

  • Lehen Harria jaialdia antolatu du Borderline Fabrika kultur-guneak Hendaiako tren geltokiaren inguruan. Ostiraletik igandera, asteburuon, antolatzaileek fabrikaren lehen harria ezarriko dute sinbolikoki.  

Borderline Fabrika eraikitzen ari den kultura proiektu zabala da.

2018ko urriaren 19an - 09:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Borderline Fabrika eraikitzen ari den kultura proiektu zabala da, hainbat dira bere baitan garatzen diren proiektuak. Fabrika Hendaiako Gare delakoan dago, tren geltokian.

Fabrikaren kudeatzaileak orain bizpahiru urte inguru abiatu zuten proiektua. Hainbat lan talde arduratzen da lantegiaren dinamikaren eta karrikako ekintzen antolamenduaz.   

“Lan egin eta topatzeko arte lekua bezala” aurkeztu dute ekimena. “Taberna, lantoki partekatua, sormen espazioa” gisa antolatu nahi dute fabrikako kideek.

Lehen harria ipini dute, musika espresio anitzen artean ipini ere. Musikak girotua, Kaleko antzerkia, zine emanaldiak, txirrindula tailerrak, zirkua eta poesia emanaldiak izanen dira urriaren 18tik 21era bitartean.  

Hendaiarrak nahiz hendaiarrak ez direnak, denak daude gonbidatuta. Jaialdia geltoki inguruko karriketara ari da egunero. Sukaldeko kutiziak ere badaude, horiek “arte lanak” dira Borderlinen.

Egunez egun, fabrikan instalatutako egileek kudeatzen dituzten txokoak eta guneak aurkeztuko dizkiete bisitariei. Besteak beste, Kafe kantina, Coworking gunea, artisten arteko tailer partekatua. Fabrikaren herena okupatua dago honezkero, eta laugarren espazioa –gune hutsak edo erabili gabeak– nola definitu eta antolatu nahi duten eztabaidako dute asteburu honetan.

Borderlineko kideek egoitza sozial zabala eraikitzen jarraitzea dute helburu, kultur ekimenak eta sorkuntzak eguneroko bizitzako zereginen barnean egon daitezen.

Fabrikak, besteak beste,  HaziGazia fanzinea argitaratzen du. Lehen Harria ekitaldiaren karietara, 8. zenbakia kaleratuko dituzte. Hona hemen, azken aurreko aleetan agertu bi artikulu:

 

Azken aukera

Badaezpada eta Bidenabar


Azpiegitura kulturalak kanalean gehiago
2026ko uztailaren 6
KRONIKA | Joxemi Zumalabaren agur ekitaldia Zesar Martinezi
Agurrik ez Zesar, garaipenera arte lagun!

2026ko apirilaren 1
Lurraldea eta arkitektura
estadio Shakira

2026ko urtarrilaren 13
Ospatu

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...