Hosni Mubarak boteretik bota zuen iraultzaren bigarren urteurrena iskanbilatsua izaten ari da Egipton. Egoera politikoa ez da batere lasaitu, Anaia Musulmanen aldekoen eta kontrakoen artean liskarrak ugari dira. Egunotan oposizioko talde berri bat sortu da: Black Block (Bloke Beltza). Mursi presidentearen kontra kale borrokaren bidez egin nahi dute.
Bigarren urteurreneko manifestazioetan gazte ugari gogor oldartu zaie poliziari, Anaia Musulmanen egoitzak eraso dituzte, garraiobideak blokeatu eta sabotajeak egin toki estrategikoetan. Bloke Beltzak azaldu du euren eskaerak onartuak izan arte ez dutela borroka mota hori utziko. Iraultzan hildakoen aldeko justizia nahi dute, eta horrez gain oposizioaren gehiengoaren aldarrikapenekin bat egin dute: batasunerako gobernua sortzea, islamiar kutsuko Konstituzioa aldatzea eta Egiptoko fiskal nagusia kargutik kentzea.
Hain justu, fiskal nagusiak talde terroristatzat hartu du Bloke Beltza eta bere kideak atxilotzeko agindua eman du. Bloke Beltzako kideen esanetan “autodefentsan” ari dira, Anaia Musulmanek bidalitako morroiei aurre egiteko. Beren Facebook orrialdean borrokarako taktikak, mezuak eta aldarrikapenak ipini dituzte.
Azken manifestazioetan poliziak negarra eragiteko gasa eta ur-kanoiak erabili ditu herritarren kontra, eta gogor jipoitu ditu manifestariak. Egiptoar askok kezkaz ikusten du gazteen mugimendu berria, Anaia Musulmanek aitzakia gisa har baitezakete errepresioa areagotzeko.
Bloke Beltza estreinakoz Alemanian sortu zen, 80ko hamarkadako nuklearren kontrako mugimenduen barruan. Ordutik hainbat herrialdetan sortu izan dira horrelako taldeak, borroka anitzetan eta testuinguru oso ezberdinetan.
Egiptoko Bloke Beltzak bere sorrera iragartzeko Youtuben eskegitako bideoa:
Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.
Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]
Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]
Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek.
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
Hamasek salatu du talde islamistak aurretik onartutako akordio proposamenetan Israelgo lehen ministro Netanyahuk baldintza berriak jarri dituela. Iran su-etenaren alde agertu da, baina Israel “zigortzeko eskubidea” aipatu dute, uztailaren 31n Hamaseko buruzagi Ismail... [+]
Rafahtik gertu dagoen muga-lerroa osorik kontrolatzen dute, antza. Lau bahitu askatzearen aitzakiapean, ia 300 palestinar erail dituzte sionistek Nuseiraten. Azken zortzi hilabeteetan, ia 37.000 palestinar hil dituzte jada.
Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.
Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]
Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]
New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.
Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Egiptoko Berenize aztarnategian Budaren estatua bat aurkitu berri dute, K.a. II. mendekoa.
2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.