Blagan euskara elkartea aurkeztuko dute Hondarribian ekainaren 10ean

  • Aurkezpena ekainaren 10ean egingo dute, Bertsorik gabeko bertso saioa izeneko ekitaldi umoretsuan.


2016ko ekainaren 09an - 09:51
Dagoeneko abian den elkartea ekainaren 10ean aurkeztuko dute jendaurrean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joxerra Garzia gai jartzaile izango da eta herriko hainbat pertsona bertsolari lanetan jarriko dituzte. Tartean izango dira baserritarrak, arrantzaleak, idazleak, margolariak, irakasleak, historialariak eta kirolariak. Kike Amonarriz luxuzko gonbidatua izango da.

Hitzordua ekainaren 10ean, 19:00etan, Itsas Etxeko auditorioan.

2015eko irailean egin zuten eratze batzarra. Aurreko hilabeteetan herriko 4-5 euskaltzalek Hondarribian euskararen erabileraren kezka agertu zuten eta euskaltzale gehiagorekin hainbat bilera egin ondoren elkartea sortzea erabaki zuten. Elkartea sortzeko prozesuan Euskaltzaleen Topagunearen laguntza izan dute.

Topaguneak urtarrilean antolatutako Topaldia jardunaldietan Mikeldi Zeberiok Blagan euskara elkarte sortu berriaz hitz egin zuen. PDFan dago bere hitzaldia eta ondoren duzue bideoan jasoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Eguneraketa berriak daude