Bizkaiko Simply supermerkatuetako langileek lan-baldintza prekarioak salatu dituzte

  • Asteazkenean eta ostiralean egun osoko lan-uzteak egingo dituzte, enpresaburuek langileei “entzun” diezaieten. “Gure osasuna beste edozeren gainetik dago”, aldarrikatu dute.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 6an - 11:20
Argazkia: @LABsindikatua
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

LAB, ELA eta ESK sindikatuen babesarekin, Bizkaiko Simply-ko langileak kalera atera dira asteazkenean, eta berdin egingo dute ostiralean. Asteazkeneko manifestazioa Bilboko Zabalburu plazatik irten da ehunka lagunez osatua. Egun osoko lan-uzteak iragarri dituzte. Supermerkatuaren enpresaburuek “beste aldera” begiratzen dutela diote langileek, azken hauen eskariei kasurik egin gabe.

Langile gutxiegi daudela medio, lan-erritmoa “jasanezina” egiten zaiela adierazi dute. Are gehiago, atsedena ez dela nahikoa diote. Horrek guztiak osasuna galtzea eta lana eta bizitza uztartzeko “zailtasunak” sortzea ekarri diela aldarrikatu dute.

Urteak daramatzate inbertsioak eskatzen, lan egiteko baliabideak ez direlako nahikoak. Gainera, garbitzaileez ere mintzatu dira: “Hauen lanak desagerrarazi dituzte eta orain guk arduratu behar dugu garbiketaz, gainerako sailetan langile gutxiago geratuz”. Hori guztia dela-eta, salaketa ozen egin dute: “Nazkatuta gaude presioaz, lan-erritmo jasanezinez eta mehatxuez”.

 

 

 


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.