Bizkaiko Correosen lanuzteak, enpleguaren defentsan

  • ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek deituta, murrizketen aurkako lanuzteak egingo dituzte gaurtik hilaren 14ra bitartean Bizkaiko Correoseko hainbat bulegotan.


2014ko abuztuaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Enplegu suntsiketaren aurkako hainbat mobilizazio egin dituzte langileek azken asteotan (Argazkia: Esk)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Portugaleten, Barakaldon, Basaurin eta Bilboko egoitza nagusian egingo dituzte lanuzteak. Sindikatuek salatu dutenez, langile kopurua murriztu egin da, eta gainera zuzendaritzak bajak eta oporraldiak ez kubritzeko agindua eman du.

Emandako datuen arabera, 2011tik 8.000 lanpostu finko desagertu dira Espainiako Estatuan, eta ordezkapenetara bideratutako aldi baterako kontratazioak %80 murriztu dira. Sindikatuek jakinarazi dute 120 lanpostu baino gehiago desagerrarazi dituztela jada Bizkaian.

"Zuzendaritzak merkataritza-irizpideei besterik ez die men egiten", diote langileek. Ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzen dute, ordainetan zerbitzu publikoaren kalitatea eta enplegua kaltetuz. Bereziki mingarria iruditzen zaigu enpresa publiko batek enplegu sorrerarekin konpromiso hain txikia izatea. Langileak kontratatzea baino, nahiago dute banaketetan atzerapenak ematea".


Murrizketak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.