Bizkaiko Correoseko beharginek "gehiegizko" lan-kargak eta zerbitzuaren prekaritatea salatu dituzte

  • Bizkaiko Correosen ordezkaritza duten CCOO-ESK-UGT-LAB-CSIF sindikatuek eta langileek egunotan deitoratu dute Correosek eskaintzen duen posta-zerbitzua "gero eta gehiago hondatzen ari dela". Salatu dute narriadura hori kontratazio murrizketen, prekarietatearen gorakadaren eta behin-behineko kontratazioen hazkundearen emaitza dela. Hori dela eta, elkarretaratzeak egin dituzte egunotan Bizkaia osoan, baita gurean ere: hilaren 3an, Algortan; hilaren 4an, Areetan; eta herenegun, martitzenean, Gorlizen.

Martitzenean Gorlizen egindako elkarretaratzea. © UGT_SP_EUSKADI

2023ko maiatzaren 12an - 07:37

Joan den azaroan abiatu zituzten Bizkaiko Correoseko langileek mobilizazioak, posta-zerbitzuko Zuzendaritzak beharginek salatutako egoerei aurre egiteko neurririk eta elkarrizketarako aukerarik aurkeztu ez zituelako. Hala, ordutik, hainbat elkarretaratze egin dituzte herriz herri, enpresak dituen egoitzen aurrean, baita lanuzteak ere "egoera larriagoa" den tokietan. Hala eta guztiz ere, Zuzendaritzak egoera zuzentzeko beharrezko neurririk hartu ez duela deitoratu dute sindikatuek.

Protestan dauden langileek salatu dutenez, Correosek eskaintzen duen zerbitzua "gero eta okerragoa da". Diotenez, enpresak asko murriztu ditu kontratazioak, beharginen prekarietatea gero eta handiagoa da eta egindako behin-behineko kontratuak areagotu egin dira. Horrez gainera, langileen oporraldiak, baja medikuak eta bestelako gorabeherak betetzen ez direla ere salatu dute.

Horren guztiaren ondorioz, langileek azpimarratu dute estresak eta antsietateak eragindako bajak areagotzen ari direla, egunero duten lan-kargari aurre egitea ezinezkoa dutelako, "eta hala eta guztiz ere, egindako gainesfortzua, gehienetan, ez da nahikoa zerbitzu bat behar bezala emateko".

Egoera azaleratzeko asmoz, hainbat elkarretaratze egin dituzte Bizkaia osoan, baita gurean ere. Hurrengo mobilizazioa bihar, barikuan, egingo dute, Bilbon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zerbitzu publikoak
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Amaitu da Gasteizko autobus zerbitzuko langileen greba mugagabea

Igande iluntzean bozkatu dute TUVISAko langileek udalaren azen eskaintza onartu edo ez. Eskaintza ez onartu eta grebari eustearen alde bozkatu du gehiengoak, baina, enpresa batzordearen lehendakariak azaldu duenez, “grebarekin jarraitzeko beharrezko portzentajera ez... [+]


Eguneraketa berriak daude