Bizkaiko Aldundiak emandako birziklatze datuak gezurtatu ditu Ekologistak Martxanek

  • Ekologistak Martxan taldeak ezbaian jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 2014ko birziklatze datuak, okerreko metodologian oinarrituta daudela argudiatuta. Gorka Bueno EHUko irakasleak egindako azterketak xehe jasotzen ditu Aldundiari egotzi dizkioten huts metodologikoak.


2015eko martxoaren 25an - 13:25
Aldundiak emandako %67,7ko birziklatze-indizea faltsutzat jo dute ekologistek; benetakoa %38,5 da haien esanetan. Zabalgarbik isuritako hondakin erraustuak ekuaziotik kanpo utzita lortu dute emaitza hori, salatu dutenez. (Arg.: Iñigo Azkona).

Bizkaiko Lurralde Historikoan sortutako Hiri Hondakinen Behatoki Iraunkorra txostenean, Aldundiak dio “benetako birziklapen-indize osoa” %67,7koa izan dela 2014an. Hau da, 2013an baino 5,2 puntu gehiago.

Ekologistak Martxaneko kideek adierazi dute zenbaketa modu egokian eginda indize hori ez dela inondik inora %67,7ra iristen.

EHUko irakasleak egindako txostenean irakur daitekeenez, aldaketa nabarmena dago 2014ko txostenean, 2013koarekin alderatuta. Labur esanda, Zabalgarbi errauskailuko tximinietatik isurtzen diren hondakin erraustuak ekuaziotik kanpo utzi dituzte. Hala lortu dute  2013ko txostenean %49,5eko birziklatze-indizea zena %62,5era igotzea (2013ko datuak), eta %43,9koa, berriz, %67,7raino handitzea (2014koak). Bestalde, %43,9ko datua ere handiegitzat jotzen du Buenok; benetakoa 38,5ekoa besterik ez da, haren kalkuluen arabera.

“Konponketa arbitrarioa”

Metodologia berria gogor kritikatu du Gorka Buenok: “‘Konponketa’ arbitrarioa da, ez du justifikaziorik europar metodologian”. Buenoren esanetan, Zabalgarbik barreiatzen dituen errautsak existitzen ez direla suposatzearen parekoa da zenbaketa egiteko modu hori: “Ez dira sortzen, ez eta tratatzen ere, eta, hortaz, ez dute ingurumen-inpakturik. Jakin badakigu hori faltsua dela”.

Bestalde, gogorarazi dute Aldundiak balorizazio energetikotzat jotzen duena ez dela beti hala. 2013an, Zabalgarbik hondakinak erre bai, baina 132 egunetan ez zuen elektrizitaterik sortu. “Deigarria da”, dio Gorka Buenoren txostenak, “2014ko Behatokiak 2013an erraustutako hondakin guztiak balorizatutakotzat jo izana (…). Zenbatespen anomalo horrek ezbaian jartzen ditu 2014ko datuak”.

Hondakin organikoaz den bezainbatean, Ekologistak Martxanek azpimarratu du 2016ko helburuak betetzeko, konpostatutakoaren kopurua %790 handitu beharko dela, eta Aldundiari eskatu dio hori nola lortuko duen argitzeko.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


2022-11-23 | Uriola.eus
Artxandako zabortegiaren berrirekitzea salatu du Artxanda Parke Bai plataformak

Herritarren eta ekologisten plataformek Bilbo Handiko Metropoli parkea eskatu dute eta zabortegiaren irekitzea eta hedatzea salatu dute. Udalari, Eusko Jaurlaritzaren erabakietara “makurtu” dela egotzi diote. Aburtok, bi proiektuak bateragarriak direla adierazi du.


2022-03-02 | ARGIA
Barakaldoko hondakinen enpresa bat salatu du Ekologistak Martxanek

Barakaldoko Brutzeña auzoan hondakinekin lan egiten duen Contenedores Vascos baten aurkako salaketa jarri du Ekologistak Martxan elkarteak.


Eguneraketa berriak daude