Gaur egun, hogei pertsona daude harreran Tolosako Zuloaga Txiki aterpetxean; arreta, orientazioa eta laguntza eskaintzen diete bestelako baliabiderik ez duten migratzaile, errefuxiatu eta aberrigabeei. Abuztuan bi urte egingo ditu zentroak zabalik.
Gaur da Nazioarteko Errefuxiatuen Eguna. Munduan geroz eta pertsona gehiago daude beren jatorrizko herrialdetik ihes egitera behartuta. Beren bizitza arriskuan dute, arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, gizarte-talde jakin batekoa izateagatik edo iritzi politikoengatik jazarriak izan daitezkeelako. Eta bada eskualdean horrelakorik. Besteak beste, Tolosako Zuloaga Txiki aterpetxea dago prestatuta harreran nazioarteko babesa eskatu dutenak eta egoera bereziki ahulean dauden migratzaileak hartzeko, eta gaur egun, hogei pertsona daude bertan.
Erromesen etxea izatetik, harrera zentroa izatera pasa da Zuloaga Txiki. 2019ko abuztu amaieran zabaldu zituen bere ateak, eta guztira 35 pertsonei arreta emateko gaitasuna du. Tolosako Udalak CEAR-Euskadiri egindako lagapena izan da, azken honek kudeatu dezan. 2020an, 68 pertsonei eman zitzaien arreta, eta 2021ak orain arte eman duen honetan, 38 pertsona hartu dituzte. Zabaldu zenetik, guztira, 22 nazionalitatetako 112 pertsonek erabili dute baliabide hori.
Erromesen etxea izatetik, harrera zentroa izatera pasa da Zuloaga Txiki; 2019ko abuztuan zabaldu zituen bere ateak
Harrera zentroak atsedenerako, babeserako eta berrosatzeko leku bat eskaintzen duela azaldu du Arantza Chacon Zuloaga Txikiko zuzendariak. Horrez gain, ordea, nazioarteko babesa eskatzeko beharrezkoa den laguntza juridikoa eskaintzen dute, eta osasun eta formaziorako eskubideak ere eskuratzen laguntzen dute. «Bizikidetza zubiak eraikitzen saiatzen gara, Euskal Herrian sortu nahi dugun gizarte eredua moldatzeko».
Zuloaga Txiki aterpetxeak bi eraikin ditu: batean, jangela, sukaldea eta erabilera anitzeko solairu bat dute, tailer ezberdinak egin ahal izateko. Areto horretan dituzte arropa garbitzeko garbigailuak ere. Beste eraikinean, aterpetxea dute, logela eta komunekin. 6-12 pertsonentzako logela partekatuak ditu, eta goiko solairuan, ganbaran, lanerako bulegoaz gain, mahai jolasak, telebista, ordenagailuak eta beste dituzte, «egoteko leku bat da».
Lotarako prestatuta dagoen eraikin horretan, beheko solairua egokituta dago mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat. Eta gehienetan, familiak ere bertan kokatzen dituzte. Une honetan, batetik, bikote bat dago urte eta erdiko haur batekin, eta bestetik, aniztasun funtzionala duen mutil bat dago, gurpildun aulkian ibiltzen dena. Pandemia dela-eta, bakartuta egon behar izaten dutenentzat ere beheko solairua baliatzen dutela azaldu du zuzendariak.
Gainerakoan, logelak unean-unean iristen diren pertsonen profil motaren arabera banatzen dituzte. «Migrazio fluxuak aldatuz doaz, eta pandemiak berak profilak aldatu egin ditu azken aldian: familia gutxiago iristen ari dira gaur egun eta bakarrik datozen emakumeak ere gutxiago dira». Espazioak ere baldintzatzen diela azaldu du Chaconek: «Gelak handiak eta partekatuak dira, eta estatistikoki gizon gehiago etortzen direnez, errazagoa izaten da gizonezkoen gela osatzea; eta behin gizon bat gela batera bideratzen badugu, gela gizonekin betetzen dugu eta alderantziz».
«Pertsona bakoitza mundu bat da», dio Zuloaga Txikiko zuzendariak. Bakoitzaren errealitateari arreta pixka bat eskaintzen saiatzen dira: «Pertsona hauek daukaten egoera administratiboak asko baldintzatzen ditu, baina norberaren kezkei, gogoetei eta bestelako egoerei kasu egiten saiatzen gara». Errefuxiatuak Zuloaga Txikira iristen direnean, ezagutu eta seguru sentiaraztea bilatzen dute. «Pertsona asko motxila pisutsu batekin iristen dira, eta segurtasun falta eta mesfidantza handiarekin», kontatu du. «Erakutsi nahi izaten diegu laguntzeko prest gaudela, eta inguruan ere, zentroan bertan, laguntzeko gaudela».
Lehen etapa igarotzen dute Zuloaga Txikin, asiloa eskatuta edota eskatzear daudenak dira asko
Elkarbizitzarako espazioak sortzen dituzte, «bizikidetza dago Zuloaga Txikiren oinarrian». Zentrora iristen diren momentutik argi uzten diete Zuloaga Txiki denen artean eraikitzen duten zerbait dela. Esaterako, txandak egiten dituzte otorduak egiteko eta bakoitzak, gainerakoan, bere egunerokoa du: jaiki, gosaldu, klasera joan, bazkaldu, kirola edo gustuko ekintzaren bat egin, afaldu eta ohera.
Aldian-aldian, jarduera bateratuak ere egiten dituztela kontatu du Chaconek; esaterako, orain oilategirik ez duten arren, guztien artean zaindu izan dute, edota instalazioetan konponketaren bat egin behar izaten denetan, denen artean egiten dute.
Ohikoena da zentroan dauden pertsonak astegunetan ikastera joatea. Gehienek gaztelania klaseak jasotzen dituzte EPAn, baina hizkuntzaz gain, bestelako formazioak ere egiten dituzte Tolosako ikastetxean.
Zuloaga Txikira aldi baterako etortzen dira migratzaile, errefuxiatu eta aberrigabeak. Egonaldiaren bataz bestekoa lau hilabete inguru izan ohi direla zehaztu du zuzendariak, baina badira bi aste eginda joaten direnak edota zortzi hilabete pasatzen dituztenak ere. «Egoera administratiboaren edo asilo espedientearen egoeraren menpe dago guztia», azaldu du.
Oro har, iritsi berritan, lehen etapa igarotzen dute Zuloaga Txikin, asiloa eskatuta edota eskatzear daudenak dira asko, baina asiloa ukatu dietenak eta egoera zaurgarrian daudenak ere hartzen dituzte harreran. «Asilo eskaera, esaterako, kontu oso luzea da, batzuk txartel gorria eta lan baimena ere lortzen dituzte lan merkatuan sartzeko, baina ez dute guztiek lortzen».
Euskal Herrira iristean, CEAR-Euskadik EAEko hiru hiriburutan ditu egoitzak, eta horietara bideratzen dira. Gizarte langileek kasuak aztertu eta bakoitza bere lekura bideratzen dute: «Egindako azterketaren arabera, gure zentroetako batean sartzeko aukera ematen zaie, eta profilaren, erabilgarritasunaren eta plaza hutsen arabera erabakitzen dugu non egongo den aurrerantzean». Azterketa horretan, guztia hartzen dute kontuan, aurrez non egon den, senideren bat gertu baduen edota pertsona horren benetako errealitatea zein den.
Zuloaga Txikiren ardura CEAR-Euskadik eramaten duen moduan, Tolosan aurkitzen diren tutoretzapeko pisuak CEAR erakundeak eramaten ditu. «Bi erakunde ezberdin, baina elkarren osagarri gara», azaldu du Chaconek. Kasu honetan, CEARek Espainiako ministerioaren harrera programa jarraitzen du. Tolosan, guztira, hiru etxebizitza dituzte eta 14 errefuxiaturentzat lekua dute. EAEn, zehazki, tutoretzapeko pisuetan 198 plaza dituzte. Etxebizitza horiek ere, «nazioarteko babesaren eskatzaileen profiletara eta beharretara» egokitzen dituzte.
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]