Azken txanpan sartu da Bizitza Da Handiena: pentsiodunen manifestazioa eta okupazioaren azken gaua

Zuzeneko jarraipena
  • Maiatzaren 19tik 26ra Donostiako kaleetara ateratzeko dei egin du Bizitza da Handiena kanpainak. "Agintetik aurrera eramaten ari diren herritarron aurkako politiken aurka" eta "herritarron kapitalaren alde" egitea du helburu, eta hainbat sindikatu eta herri mugimenduk atxikimendua adierazi dute sare sozialetan. Turismoaren Mundu Erakundea asteartean iritsi da Donostiara, eta Bizitza Da Handienak ekimen ugari antolatu ditu horren kontra.

"WTO (World Tourism Organization) go home" dioen pankarta Londres hotelaren aurrean. (Argazkia: Lander Arbelaitz)

2018ko maiatzaren 24an - 09:15
Gakoak
2018-05-16
2018-05-16
Okupazioaren azken gaua Idiakez kaleko eraikinean

 

Pentsiodunen protestak eta BizitzaDaHandienak bat egin dute gaur

 

Alde Zaharreko Abuztuak 31 kalekoa eraikin bat okupatu dute

 

Ainhoa Intxaurrandietak 'Angula ustelak' hitzaldia eman du eraikin okupatuan

 

Manifestazio jendetsua egin da Bizilagunekin elkarteak deituta

 

Seigarren egunak eman duena laburbildu du Topatuk bideoan

Atxiloketen osteko barealdian pasatu dute seigarren eguna Bizitza Da Handiena dinamikako kideek. Gerraren aurkako protesta feminista, hotelen aurkakoa... Askotariko borrokak uztartu dituzte gaur ere.

 

Ostegunero bezala kontzentrazioa egin dute Alde Zaharrean turistifikazioaren kontra

 

Gerren aurka elkarretaratzea egin du Donostiako Mugimendu Feministak Bulebarrean

 

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostia erdialdeko errefusaren edukiontziak zigilatu ditu

Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. gogoratu dute erraustegia Donostia erdigunetik 5 kilometrora eraikitzen ari direla eta errefusaren edukiontziak itxi ditzutela "agerian uzteko zein gutxi birziklatzen dugun Donostian". Donostiarren %16k bakarrik birziklatzen ditu hondakin guztiak bereizita, eta beren iritziz "gutxiegi da".

Eskatu diote Donostiako Udalari birziklatzea sustatzeko "ekimen serioak egin behar" lituzkeela, "minbizia zabalduko duen azpiegitura batean milioika euro publiko xahutu beharrean.

Honela amaitu dute 100 edukiontzitan euskaraz eta gaztelaniaz jarri duten oharra: "Zure hondakin nahasiak behar dituzte errausleek. Ez izan konplize. Birziklatu hondakinak ongi. Erraza da".

Dani Blancoren argazkiak:

 

BDH-k prentsaurrekoa deitu du 12:00etan Eusko Jaurlaritzaren aurrean

Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren daukan egoitzaren aurrean prentsaurrekoa deitu du Bizitza Da Handiena mugimenduak, atzo Tabakalera kanpoan gertatu zena salatzeko.

Kanpainari atxikimendua eman dioten eragileei eta herritar orori deia egin diete prentsaurrekoa babestera.

BiziLagunekin plataformako kidea: "Turismoaren eztabaidetan herritarren iritzia ez da kontuan hartzen"
Pentsionistak eta BiziLagunEkin plataformak deitutako elkarretaratzeak aurrera darrai

 

Pentsionistak ere Turismoaren Mundu Erakundearen aurkako elkarretaratzera batu dira

 

Kursaal inguruak poliziaz beteta egonagatik ere, aurrera darrai turismo masiboaren aurkako protestak

 

Jendetza elkartu da Kursaal parean. Bertan daude Turismoaren Mundu Erakundeko ordezkariak

 

Bizitza Da Handiena: maiatzaren 5eko egitaraua

- 9:00: GOSARIA Herritarron Etxean

- 9:30 Euskarari errespetua! eskuorri banaketa Kursaaleko zubian.

- 10:30 Mezu bat dugu zuentzako konzentrazioa Kursaalean (BiziLagunEkin)

- 14:00: BAZKARIA Herritarron Etxean

- 17:00 Donostia eta Europako kapitalari buruz Hitzaldia Gil de San Vicenteren eskutik.

 - 18:30: "Etxegabetuen egoeta Donostian/ La situación de los sintecho en Donostia" Gladys Enean. (Kaletika)

- 18:30: Presoak Kalera! Hitzaldia GipuzkoaZutik plazan

- 19:00: Europar Batasunean burujabe? Faxismoari aurre egiten Europan hitzaldia: Donbass-eko Alexey Albu  (Askapena)

- 19:30: ASANBLADA Gladysenean

- Herritarron Ekimena

- 22:00: AFARIA Herritarron Etxean

- Zerbeza eta Patatak Aman Komunean

Egun on lagunok! Denok kalera! Lagundu zabaltzen ✊️

Bosgarren eguneko egitaraua

- 10:30ean Munduko Turismo Erakundearen Goi Bileragatik protesta

- 17:00etan Donostia hiriari buruzko hitzaldia:

- 18:00etan Erraustegia salatzeko ekintza:

- 18:30ean presoen inguruko hitzaldia:

- 19:00etan Europar Batasunari buruzko hitzaldia:

- 19:00etan asanblada

- 21:00 Herri Afaria etxean eta ostean musika lagun-artean.

 

"WTO Go Home" dioten pankartak, suziria eta identifikazioak goi bilera hastear dela

Goizeko ordu txikietan, bi pankarta handi jarri dituzte bost izarreko Maria Cristina eta lau izarreko Londres hotelaren aurrean.

"WTO zoazte etxera" dioen pankarta Londres Hotelaren aurrean. (Argazkia: Lander Arbelaitz)
Pankarta bost izarreko Maria Cristina Hotelaren aurrean. (Argazkia: Lander Arbelaitz)

Dagoeneko hirian dauden eta Munduko Turismo Erakundearen goi bileran parte hartuko duten ordezkariak esnatu asmoz, suziri bat bota dute Londres Hotelaren aurrean.

Gauean zehar gutxienez hiru lagun identifikatu ditu Ertzaintzak. Laster informazio gehiago.

BIDEOA: Laugarren egunaren kronika

BIDEOA: Topatu.eus-ek honela egin du egunaren kronika:

"16:30ean hasi dira ekintzak Bizitza da Handiena asteko laugarren egunean. Bonoak banatu dituzte kalean, Gogoko Goxuak kafetegian kafe eta croissant bat hartzeko. Ondoren Alternatiben Herriaren aurkezpena eta Askekintzak antolatutako kontzentrazioa egin dituzte. 19:30etan berriz, CNTren elkarretaratzea eta asanblada orokorra". Topaturen Artikulu honetan osorik irakurgai eta argazkiak ikusgai:

Aquariuma "urezko kaiola" dela aldarrikatu du Askekintzak
CNTk "Mutuak, osasunaren negozioa" ekimena burutu du Amaran

Asepeyo mutuaren aurrean egin duten ekimena:

Alternatiben Herria aurkeztu dute
"Free coffee & Croissant in Gogoko Goxuak", Langileen Babes Sarearen ekimena
Etxeko bizitza: Bazkari eta afari herrikoiak egunero

Egunero 14:00 eta 21:00 aldera, herri bazkari eta afaria egiten da Bizitza Da Handienaren etxean, Idiakez kalean. Janari beganoa izaten da, erabakia baitute ez dutela animaliakirik erosiko. Otorduaren truke bakoitzak borondatez erabakitzen du zenbateko ekarpen ekonomikoa egin kaxara.

Otorduero, bazkaltiar kopurua aldatuz doa. Gutxi batzuk badira etxe hau zabaldu zenetik uneoro bertan bizitza egin dutenak, baina gehienek denbora tarte bat eman dute bertan: batzuek gau bat, beste batzuek otorduren bat, beste batzuek arratsalde bat, beste batzuek orduren bat edo sartu-irteneko bisitaldia... Pentsa daiteke finkoek egonkortasuna ematen diotela etxeari, eta joan-etorrikoek haize freskoa.

30 lagunentzako entsalada prestatu zuten goiko argazkian ikusten den paelleran. Barazkiak baratzetik atera berriak, elkartasunez Oarsoaldeatik bidali zituzten kaxetan iritsitakoak.

Beheko argazkiko eskuineko afixan ikus daitekeenez, afalosteak girotzeko ekitaldiak lotuta dituzte aste osorako. Lehen aldiz datorrenak, ezkerreko afixari begiratuta, laster ikusiko du zein lan dauden egiteko. Horrela, eta inoren aginduaren zain egon gabe parte hartu ahalko du zeregin hauetan.

 

Munduko Turismo Erakundearen goi bileraren irekieran Kursaaleko sarrerara joateko dei egin dute

Bihar maiatzaren 23a, asteazkena, BiziLagunEkin plataformak eta Turistizazioak eragindako Europa Hegoaldeko Hirien Sareak deituta, eta Munduko Turismo Erakundearen (MTE) bilkuraren hasierarekin kointzidituz, elkarretaratzea deitu dute 10:30etan Zurriola pasealekuan, Kursaal eraikinaren sarreran.

Jakinarazi dutenez, bi dira elkarretaratzearen helburuak:

- Turismoaren jarduerak herritarron egunerokoan dituen eragin eta kalteetan arreta jartzea.
- Apirilean Europako hiri ezberdinetan SET sareak aurkeztu zuen manifestua MTE-n bileraren antolatzaileei helaraztea.

 

Kezka sortzen dio Donostiako Turismo Elkarteko zuzendariari Bizitza Da Handiena kanpainak

Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute astelehen goizean Manu Narvaez Donostiako Turismo Elkarteko zuzendaria. Turismoaren Munduko Erakundeak asteazkenetik ostiralera egingo duen goi bileraren harira, ekitaldiak hirian izan dezakeen eragina izan du ardatz solasaldiak.

Hemen informazio gehiago.

Euskaraz hitz egiteagatik pertsona bat identifikatu du Ertzaintzak

Ernaik turistifikazioaren aurkako irakurketa egin du laster irekiko duten hotel baten atarian. "Elite ekonomiko eta politikoen mesedetara eraikitzen ari diren herri ereduari erantzuten dio turistifikazioak".

Hemen irakurgai Ernairen salaketa.

Hainbat ertzain etorri dira agerraldiko norbait identifikatzera. Orduan, kamera eskuan grabatzen ari ginen guztiok obsesiboki identifikatu gaituzte. LARRIA: Jendea identifikatzen hasita, euskaraz hitz egiteagatik identifikatu du Ertzaintzak pertsona bat.

Donostiako Askeguneaz hitzaldia: elkartasunaren indarra

2013ko apirilean egin zen Donostiako Askegunea, eta bertan atxilotu zituzten Egoi Alberdi, Aitor Olaizola, Oier Lorente eta Ekaitz Iberok hitzaldia eskaini zuten maiatzaren 21ean Gipuzkoa Plazan, Bizitza Da Handiena borroka astearen barruan. Eleak-Libre mugimenduak antolatu zuen eta Maite Bidarte, Herri Harresiez informatzen trebatutako Info7-ko kazetaria izan zen aurkezle.

Artikulu honetan, solasaldian azpimarratu ziren ideiak.

 

Donostian ireki asmo duten Supercor egongo den tokian geldialdia egin du Jaietan Jaik antolatutako martxak

 

Jaietan Jai dinamikak igandetan irekitzen duten komertzioak salatu ditu

 

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizitza Da Handiena
2019-09-27 | Topatu.eus
Hainbat identifikatu egon dira Donostian protesta sozialaren aldeko elkarretaratzean
Bizitza Da Handiena ekimenak elkarretaratzea deitu du gaurko Donostiako epaitegien aurrean. Maiatzan izandako borroka astearen harira kide batek zuen gaur epaiketa. Ertzaintza bertaratu egin da eta hainbat kide identifikatu ditu.

2019-05-21 | ARGIA
Irailera arte atzeratu dute oraingoan eraikin publiko bat okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu... [+]


2019-05-14 | ARGIA
Astebete atzeratu dute eraikin publikoa okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak eta 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuen astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta... [+]


Gazte bat epaituko dute Bizitza Da Handienak astebetez eraikin publiko batean eginiko okupazioagatik

Iazko maiatzean antolaturiko Borroka Sozialen Astean okupatu zuten eraikina, protesta gisa eta soilik zazpi egunetarako. Okupazioa ez dela delituaa eta "publikoa dena herritarrena dela" aldarrikatuz, Bizitza Da Handiena dinamika osatu zuten eragileek elkarretaratzea... [+]


Eguneraketa berriak daude