Bixintxo Bilbao pilotariak helegitea jarri dio ikurrina ateratzeagatik jarritako zigorrari

  • Iparraldeko nahiz hegoaldeko pilota mintzalekuetan sutautsa bezala zabaldu da berria: “Bixintxo Bilbao zigortua izan da Munduko Txapelketan ikurrina podiumean zabaltzeagatik”. 2018an munduko txapelduna izan zen Peio Larralde bikotekidearekin.


2019ko otsailaren 25an - 08:42
Bixintxo Bilbao Frantziako Selekzioko euskal kideekin Trinketeko Munduko Txapelketako urrezko dominak Mexikoko selekzioaren aurka irabazi ondoren. Argazkia: Marie-Claude Delbos.

Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak (EPNF) “arau-hauste larri”-tzat jo du, Bixintxo Bilbao pilotariak Bartzelonako Munduko Pilota Txapelketan ikurrina aireratu izana sari banaketa ekitaldian .

Bixintxo Bilbao ziburutarrak 27 urte ditu, Peio Larralderekin batera jalgi zen txapelduna trinkete modalitatean.

Frantziako Pilota Federakuntzak ere bat egin du EPNFeko erabakiarekin. Federakuntzak dioenez, arautegiak ez du baimentzen federakuntzarena ez den beste nortasun ikurrik azaltzea.

Bilbaok helegitea gaur bertan jarri dio federazioek ezarritako zigorrari.

Hegoaldeko nahiz Iparraldeko hainbat pilota elkartek, pilotariek eta lagunek haren aldeko sostengua  agertu dute berria ezagutu bezain laster: “Nire agerpena naturala izan zen, podiumean nire baloreen arabera eta naizen bezalakoa agertu nintzen”, aditzera eman du Bilbaok. Ezarritako zigorrak euskal herritar askoren haserrea eragin du.

Zigorra beteko balu, pilotari lapurtarra urte batez gera litzateke lehiaketetatik kanpo.

2018ko urriaren 20an, Munduko Txapelketako binakako trinketeko partidak jokatu ziren Bartzelonako Vall d'Hebron frontoian. Bilbaok urrezko domina irabazi zuen finalean. Frantziako ordezkariek Mexikoko selekzioa garaitu zuten bi partidatan. Bilbaorekin batera, Mathieu Ospital, Peio Gixandut eta Peio Larraldek osatu zuten Frantziako selekzioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
2024-02-25 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Eguneraketa berriak daude