Bill Frisell Donostian berriz

Argazkia: Xalba Ramirez

2021eko uztailaren 30ean - 11:04
Azken eguneraketa: 13:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostiako Jazzaldia jada ez da Heineken Jazzaldia. Orain arte hiriko jaialdi guztietara bere babesletza zabaldu (inposatu?) duen garagardo marka berdeak, pandemiaren ondorioz izango duen ikusgarritasun txikia dela eta, alde egin du jaialdiaren izenetik. Hausnarketa egiteko modukoa, zenbat espazio eskaini izan zaion ikusita.

Zailtasunekin bada ere, aurrera egin du 56. aldiz Donostian jaialdiak, doako kontzertu gutxi batzuekin –Kursaaleko terrazetakoak– eta errepikatu duten artista nahikoarekin. Bred Mehldau piano-jotzaileak ireki du gaua, Larry Grenadier kontrabaxuan eta Jeff Balard baterian. Ez da norgehiagoka, baina zein baino zein harrigarriago dabil, solo eta akonpainamenduetan distira bilatzen. Mehldau edizio honetako kartelburua dugu, eta ez du huts egin, bere lirikotasunean solo inprobisazio bakoitzerako nota egokiak topatuz.

Baina Bill Frisell gitarra-jotzailea ikustera gatoz gu. Mundu osoan gitarraren erreferentea da estatubatuarra, eta ongi erakutsi du zergatik. Kontzertua ia etenik gabe, kanta batetik bestera salto egiten du, ideia berriak, solo berriekin uztartuz eta nora goazen jakin ezinik. Barkuan bidaiatzea bezalakoa izan da, uhinetan hegan bagina bezala.

Gitarra garbi-garbiak bere ohiko reverb teknika, harmonikoen abilezia eta melodia sinple eta gozagarriekin bete du saioa. Horri esker, une batzuetan hiru gitarra daudela dirudi, kantaren frekuentzia guztiei ekarpena eginez.

Gitarra-jole beteranoak ondo aukeratu ditu kideak. Thomas Morgan kontrabaxuan eta Rudy Royston baterian. Aurreko kontzertuko Balard-ekin txundituta geratu bagara, Roystenena flipatzekoa izan da. Alimalekoa. Zenbat soinu atera diezazkiokeen tinbal bakoitzari.

Aspalditik genbiltzan Frisell-en kontzertuaren zain eta gozatua ikaragarria izan da. Publikoak ere hala eskertu du. Jazzaldiko Trinitate plazan, bonuak oparitzeko ohituragatik edo, argazkirako soilik doan publikoa nagusitzen da askotan, eusnob mozorro eta guzti. Poza eman dit oraingoan musikari eta musikazale mordoa ikusteak, emozioa begietan, eta ez asperdura, noiz bukatuko zain.

Kontzertua intentsitatez jaisten bukatu dute, behera-behera, gitarraren sokak anpliaren soinuaren gainetik entzuten direla, dotore demonio. Biserako tartea egin dute eta Pete Seeger-en We Shall Overcome bertsio ezagunarekin amaitu du. Bere errepertorioan ohiko bihurtu du. Eta jotzen jarraituko du, “beharrezkoa izaten jarraitzen duen bitartean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Eguneraketa berriak daude