Bizitzak Erdigunean koordinadora feministak COVID-19 garaiko egoerez eta etorkizunaz dossierra argitaratu du

  • Asanblada irekia deitu du Bizitzak Erdigunean koordinadora feministak maiatzaren 2an. On-line izango da. Covid-19aren krisiari eta neoliberalismo patriarkal eta kolonialari aurre egiteko proposamenak dossierra ere plazaratu du, hogei talde feminista baino gehiagoren eta beste eragile sindikal eta sozialen ekarpenak jasoz.


2020ko apirilaren 27an - 07:03

COVID-19ren garaian, feminismotik zer? Galderari tiraka asanblada irekia egingo du mugimendu feministako hainbat taldek osatu duten Bizitzak Erdigunean koordinadorak. Asanblada maiatzaren 2an egingo da, goizeko 11:00etatik 13:30etara. On-line izango da.

Egungo egoerak behatu eta irtenbideak proposatzeko dossierra

Bizitzak erdigunean du lema nagusi dossierrak. Diagnostikoa egiten du lehenik: "Ahaleginduko gara jendearen bizitza bakoitzarekin zer gertatzen ari den ulertzen. Eta sistemari gutxien axola zaizkion bizitza horiei arreta berezia eskainiko diegu". Alor hauei guztiei buruzko irakurketa jasotzen du diagnostikoak: zaintzari ematen ari zaizkion konponbideak familietan, ordaindutako zaintza lanak eta feminizatutako sektoreak. Baita ere indarkeria matxista eta arrazakeria jasaten dutenak, prekarizazioa bizi duten soldatapeko langileak eta burujabetzaren galera, herri gisa.

Eskaerak eta exijentziak atalean, irtenbideetarako hainbat puntu jasotzen ditu dossierrak, bai diagnostikoan seinalatutako gaietan, eta baita gehiagotan ere: familietako zaintzetarako konponbideak, etxeko enplegua, zaintzak eremu publikoan, sexu-lana, elikadura, indarkeria matxista, indarkeria arrazista, lurraldeen arteko indarkeria eta autonomiaren galeraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude