Bilbotar gehienek ezingo dute konpostik egin 2016an ere

  • Bilboko auzo gehienek organikoa banatzeko sistemarik gabe jarraituko dute 2016an. Bilbon sortzen diren etxeko hondakinen %19 bakarrik bidaltzen da birziklatzera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 15an - 09:28
Gaur-gaurkoz, bilbotarrek oso aukera gutxi daukate euren hondakin organikoak konpost bihurtzeko.

Bilbo Euskal Herriko hiririk handiena da. Eta zaborrik gehien sortzen duena ere bai. 2014an, adibidez, 116.095.551 kilo etxeko hondakin sortu zituen, eta horietatik %19 bakarrik bidali zituen birziklatzera.

Zabortegira bidali zituen 94.418.740 kiloetatik gehienak hondakin organikoak ziren. Konpostatu ahal diren hondakin organikoak, hain zuzen ere.

2015eko datuen zain gaude, baina zoritxarrez egoera ez da asko hobetuko.

Gaur-gaurkoz, bilbotarrek oso aukera gutxi daukate euren hondakin organikoak konpost bihurtzeko. 2011. urtean udalak hondakin organikoak banatzeko edukiontziak ipini zituen Deustuko barrutian.

Eguzki talde ekologistak salatu dutenez, jende gutxik parte hartzen du proiektuan, eta organiko gutxi jasotzen da edukiontzi horietan.

Datu ofizialek salaketa hori berresten dute eta Udalak ez du egoera hobetzeko proposamenik aurkeztu.

Gainera, bost urtean Udalak ez du edukiontzi gehiagorik ipini Bilbon, eta bilbotarrek euren hondakin organikoak zaborretara bota behar izan dituzte.

2016ean panorama ez da asko aldatuko. Udalak organikoa banatzeko edukiontziak ipiniko ditu Otxarkoaga, Txurdinaga eta Uribarri inguruetan. Baina Bilboko auzo gehienek organikoa banatzeko sistemarik gabe jarraituko dute aurten ere. Santutxuko, Alde Zaharreko, Errekaldeko edo Indautxuko auzotarrek, besteak beste, euren organikoa zaborretara botatzen jarraitu beharko dute.

Bizkaiko zabortegiak gainezka daude, urteetan hondakinak ardura gabe sortu eta bota ditugulako. Eredu hori aldatu beharra daukagu, zero zabor helburua lortzeko lan egin behar dugu. Eta horretarako ezinbestekoa da Euskal Herriko hiririk handieneko biztanleek euren hondakinak ondo bereiztea. Eta hiri horretako udalari dagokio bilbotarrek hori egin dezaten baliabide egoki eta efikazak ezartzea.

Testua: Zero Zabor, ingurumen babeserako elkartea

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Bilboko Uriolan argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Bizkaian
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


2022-11-23 | Uriola.eus
Artxandako zabortegiaren berrirekitzea salatu du Artxanda Parke Bai plataformak

Herritarren eta ekologisten plataformek Bilbo Handiko Metropoli parkea eskatu dute eta zabortegiaren irekitzea eta hedatzea salatu dute. Udalari, Eusko Jaurlaritzaren erabakietara “makurtu” dela egotzi diote. Aburtok, bi proiektuak bateragarriak direla adierazi du.


2022-03-02 | ARGIA
Barakaldoko hondakinen enpresa bat salatu du Ekologistak Martxanek

Barakaldoko Brutzeña auzoan hondakinekin lan egiten duen Contenedores Vascos baten aurkako salaketa jarri du Ekologistak Martxan elkarteak.


Eguneraketa berriak daude