Bilbon burutuko da urrian Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa

  • “Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!” lemapean hartuko du Bizkaiko hiriburuak Nazioarteko Topaketa.

Amaia Lekunberri @amaialekunberri
2018ko maiatzaren 15a

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak astearte goizean Bilboko Areatzan egin duen prentsaurrekoan jakinarazi dute bertan egingo dela Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Luciana Alfaro eta Naia Torrealdai bozeramaileek jakinarazi dutenez, urriaren 22tik 28ra bitartean 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte bertan, herrialdeetako ordezkari gisara batzuk eta antolakunde aliatu moduan beste batzuk.

2016an Mozanbiken egin zitzaion Euskal Herriko Mundu Martxari topaketok bertan egiteko proposamena, eta Euskal Herriko mugimendu feministak egun duen indarra zein “Mundu Martxak herri honetan izan duen izaera herritarra eta aliantzak sortzeko gaitasuna” kontutan hartuta, erronka onartu zen Euskal Herriko Mundu Martxaren asanbladan.

Urriaren 22ko arratsaldean emango zaio irekiera Topaketari, ekitaldi ireki baten bidez. Euskal Herriko jendarte feministari bertan parte hartzeko gonbita luzatu diete. Behin hasiera emanda, egitarau propia izango du Topaketak. Urriaren 23tik 26ra Bilboko Bizkaia Aretoan bilduko dira herrialdeetako delegatuak eta antolakunde aliatuetako ordezkariak, testuinguru orokorraren eta honek emakumeongan duen eraginaren bueltan hausnartzeko batetik, eta V. Nazioarteko Ekintza antolatzeko bestetik. Aipatu ekintza honi dagokionez, 2015koa bezalako karabana feminista egitea aurreikusten dutela aurreratu dute, 2020an. “Karabana igarotzen den tokietan mugimendua aktibatu egiten da”, azaldu dute bozeramaileek, beronen garrantzia azpimarratuz.

“Herri feminista bat eraikitzeko prozesua kolektiboa da, ez dugu zalantzarik”, adierazi dute, “elkarrekin goaz emakume borrokalari askok ireki zuten bidean, eta esan dugun moduan urrutira heltzeko asmoa dugu: gure lurraldeen eta gorputzen burujabetzara!”. Bide horretan, bai Nazioarteko Topaketa zein Feministon Herria atzera bueltarik gabeko “urrats bat gehiago” izateko nahia adierazi dute.

Feministon Herria

Nazioarteko Topaketen testuinguruaz baliatuta Euskal Herriko emakumeen egun propioa ere antolatzen dabiltzala jakinarazi dute, Feministon Herria bezala izendatu dutena. Topaketen baitan egingo da Feministon Herria, urriaren 27an, Bilboko Areatzan sortuko den espazio ireki batean.

Euskal Herriko txoko ezberdinetako eragile eta talde feministak etengabeko alternatiben eraikuntzan murgilduta daudenez, Feministon Herria “alternatiba eta erresistentzia feministak erakusteko lekua izango da”. Herri eredu feminista baten alde egin, Emakumeon Mundu Martxaren plataforma osatzen duten sentsibilitate eta gorputz anitzak ikusarazi eta topaketan parte hartuko duten herrialdeetako ordezkarien eta Euskal Herriko mugimendu feministaren arteko elkartrukea bilatuko dute Feministon Herriaren bidez.

Aurrera begirako proiektuak

Etorkizun hurbilera begira Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak dituen proiektuak ez direla soilik urrira mugatzen argi utzi dute. Topaketetarako motorrak berotzen joateko, adibidez, sistema arteko indarkeriaren eta lurralde zein gorputzen burujabetzaren inguruan formazio jardunaldi bat egingo dute Iruñean irailaren 28 eta 29an. Horretaz aparte, beste zenbait proiektu ere badituzte esku artean: asanblada irekiak, erailketa sexisten kontrako protokoloa indartzeko eztabaida prozesu bat edo kolektibo anitzengana heltzeko protokoloaren askotariko euskarrien sorkuntza, besteak beste.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Emakumeen Mundu Martxa  |  Euskal Herria

Emakumeen Mundu Martxa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-20 | Amaia Lekunberri
Erailketa sexistei aurre egiteko protokoloa berriztu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak

Euskal Herriko talde feministen ekarpenak jasoaz eraberritu dute mugimendu feministak erailketa sexisten aurrean erantzun bateratu bat emateko protokoloa. Testu amaitu gabea eta dinamikoa dela ohartarazi dute, "borroka feministaren joan-etorriek osatu eta moldatuko dutena".


2018-05-23 | ARGIA
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak pentsionistekin bat egin eta emakumeentzat pentsio duinak eskatuko ditu

Emakumeek egiten dituzten lanen aitortzaren aldarrikapenak erdigunera ekarriko dituzte Bilbon egingo den elkarretaratzean.


Bangladesheko Rana Plaza eraikineko 1.130 emakumeen heriotza salatzeko mobilizazioak deitu dituzte

Euskal Herriko Emakumeen Martxak asteartean mobilizatzera deitu du Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zenetik bost urte bete direla eta. Bertan hildako 1.130 emakumeak kapitalismoak hil zituela salatuko dute.


2017-08-11 | Xalba Ramirez
Protestak antolatu dituzte Bilbon azken hilketa matxista salatzeko

Duela sei urte bikotekide bilbotarraz banandu eta, jaioterrira, Ekuadorrera itzuli zen Paola Moromenacho bere alabarekin, indarkeria matxistagatik salaketa jarri ostean. Bikotekide ohiak hamabost labankadaz hil du Ekuadorren. Atxilotu egin dute eta 30 urteko espetxe zigorra eskatu dute.


Graça Samo, Emakumeen Mundu Martxako koordinatzailea
"Emakume guztiok matxinatu behar dugu, ez batzuk bakarrik"

Bada nazioarteko mugimendu bat, beren burua halakotzat jotzen duten herri guztiak onartzen dituena. Mugimendu bat, non maila berekoak baitira Quebec, Mozambike eta Kurdistan. Ibilian dabil gainera mugimendu hori, izenean bertan dakar: Emakumeen Mundu Martxa (EMM). Euskal Herrira etorri zen orain dela hilabete mugimenduaren nazioarteko idazkaritza koordinatzen duen Graça Samo, eta Bilgune Feministak maiatzaren 6an antolatu zituen topaketetan hitz egin genuen berarekin. Argi esan zigun:... [+]


2017-01-11 | ARGIA
Portugaleten emakume bat hil dutela salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte

Ustez 92 urteko emakumea hil zuen bere semeak eta ondoren bere burua larri zauritu. Emakumeen Mundu Martxak protestak deitu ditu ostegunerako, urteko lehen hilketa matxista salatzeko.


2016-12-11 | June Fernandez
Indarkeria transistemikoa

Sorgin eta Anitzak elkarteko Liz Quintanak aho bete hortz utzi gaitu Donostian Emakumeen Mundu Martxak deituta bildu garen feministok, honako itaun hau entzun ostean: “Zure bikotekideak nola janzten zaren, noiz ateratzen zaren eta norekin hitz egiten duzun kontrolatzen badu, argi daukagu hori indarkeria dela. Baina, zer gertatzen da kontrol jarrera horiek zuen nagusiak egiten baditu?”.

Jardunaldien helburua indarkeria matxista kontzeptua birpentsatzea izan da. Erronka horrek... [+]


Maiatzaren 1ean bandera moreak airean: Nor gara langile klasea?

2016ko maiatzaren lehena langile klasearen nazioarteko borroka eguna dugu. Lana, edo hobeki esanda, soldatapeko enplegu duin baten aldeko eskubidearen aldarrikapen eta borroka eguna. Tradizioz, sindikatuek ordezkatu eta defenditzen duten eguna. Emakumeok enplegu eta bizi baldintza duin batzuen aldeko borrokan beti tinko jardun izan gara lan merkatu formaletik, honen bazterretatik eta, batez ere, honetatik kanpo.


Françoise David, Emakumeen Mundu Martxaren sortzaileetarikoa
"Emakumeak dira austeritateak gehien hunkiak"

1995ean Quebeceko emakumeen martxa egiteko ideia berari bururatu bazitzaion ere, mundura zabaltzeko xedeak izutu zuen hasiera batean. Lagunek konbentziturik, xedearen gauzapenari lotu zen Françoise David, 1994tik 2001era Quebeceko Emakumeen Federazioko buru izandakoa. Gaur egun, politikan dago buru-belarri, diputatu, grina feminista beti bezain azkar duela.


2015-10-08 | Hamaika Telebista
Emakumeen Mundu Martxa
MULTIMEDIA - erreportajea

"Gure gorputzak gure territorioak" lemapean, Europa zeharkatu ondoren, irailean Euskal Herrian izan dugu Emakumeen Mundu Martxa. Itziar Gandarias eta Jone Bengoetxeak azaldu dizkiote Ertzak saioari ekimenaren nondik norakoak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude