Bilboko Urkila Zentro Sozialista hustu du Ertzaintzak

  • Goizeko 08:30tan iritsi da Polizia, desalojoaren aldez aurreko jakinarazpenik eman gabe, Gedar kazetak jakitera eman duenez. Egoera salatzeko protesta egin dute BBKren Errekaldeko sukurtsalean.


2022ko uztailaren 06an - 11:56
Polizia, Bilboko Urkila Zentro Sozialista husten ari (Argazkia: Gedar)

Goizeko 08:30ak aldera bertaratu eta Bilboko Urkila Zentro Sozialista husten ari da Ertzaintza. Eremua ixteaz gain, egoera salatzeko bertaraturiko guztiak identifikatu dituzte poliziek.

Egoera salatzeko BBKren Errekaldeko sukurtsalean antolatu dute protesta:

Gedarek zehaztera eman duenari segi, ez zen desalojoaren aldez aurreko jakinarazpenik egin. Apirilean ireki zuen Bilboko Kontseilu Sozialistak gunea, "proletalgoaren autodefentsa tresnak indartzeko, antolakuntza gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko eta kultura sozialista garatzeko elkargune bat izateko".


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude