Goizeko 08:30tan iritsi da Polizia, desalojoaren aldez aurreko jakinarazpenik eman gabe, Gedar kazetak jakitera eman duenez. Egoera salatzeko protesta egin dute BBKren Errekaldeko sukurtsalean.
Goizeko 08:30ak aldera bertaratu eta Bilboko Urkila Zentro Sozialista husten ari da Ertzaintza. Eremua ixteaz gain, egoera salatzeko bertaraturiko guztiak identifikatu dituzte poliziek.
Egoera salatzeko BBKren Errekaldeko sukurtsalean antolatu dute protesta:
Hustu dute Bilboko Urkila Zentro Sozialista, agindu judizialik gabe Ertzainek ez dute barruan dauden gauzak ateratzeko aukerarik ere eman BBKren Errekaldeko sukurtsalean ari dira protesta egiten hainbat lagun pic.twitter.com/MoUeMNljVT
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) July 6, 2022
Gedarek zehaztera eman duenari segi, ez zen desalojoaren aldez aurreko jakinarazpenik egin. Apirilean ireki zuen Bilboko Kontseilu Sozialistak gunea, "proletalgoaren autodefentsa tresnak indartzeko, antolakuntza gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko eta kultura sozialista garatzeko elkargune bat izateko".