Bilboko Mugimendu Feministak antolatutako manifestazioan eraso matxistak egin dizkietela salatu dute

  • Manifestari feministek Bilboko Aste Nagusiko lehen egunean kaleak hartu zituzten, eta Arriagako zubitik Arenalerainoko bidea egin zuten Temblad cabrones! Beldurrak gurekin jai! lemapean. Bada, haietako batzuek salatu dutenez, Moskotarrak txosnatik pasatzen ari zirela edariak eta listua bota zizkieten.

Abuztuaren 20ko manifestazioan Moskotarrak txosnatik eraso egin zietela salatu dute. / Argazkia: Ecuador Etxea.

2022ko abuztuaren 22an - 12:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abuztuaren 20ko iluntzean jendetza elkartu zen Bilboko jai gunean, Aste Nagusia hasi berritan, Mugimendu Feministak deitutako manifestazioan. Temblad cabrones! Beldurrak gurekin jai! lelopean feministek aldarrikatu zuten jaiak gozatzen segituko dutela, eta emakumeen aurkako erasoei autodefentsa feministarekin erantzungo dietela.

Arriagako zubitik Arenaleko guneraino joan ziren manifestariak, baina haietako batzuek jakinarazi dutenez, Moskotarrak txosnaren paretik pasatzen ari zirela eraso egin zieten: edariak jaurti eta listua bota zietela salatu dute, Ecuador Etxeak jaso duenez. Haien jarrera matxista kritikatu dute.

Mugimendu Feministak irakurritako oharrean gizon zisei zuzenki hitz egin zien: “Gizon zis, apurtu zuen itun eta konplizitate matxunoekin. Jokatu erantzukizunez eta erantzi maskulinitate zapaltzaile hori”. Jaietan ere emakumeak bakean uzteko aldarrikatu zuten feministek, eta autodefentsa feministarako deia egin zuten. “Kendu zuen hatzapar zikinak gure gorputzetatik. Kendu, edo bestela, guk kenduaraziko dizkizuegu!”. Halaber, salatu zuten poliziek ez dutela andreen segurtasuna bermatzen, eta berbiktimizatu nahiz zaurgarritu egiten dituztela.

Irmo eta ozen jakinarazi zuten ez direla “kikiltzen” eta festetan ere kaleak, tabernak eta txosnak hartuko dituztela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

2024ko martxoaren 8
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

2023ko maiatzaren 10
Teknologia
Jakitetik egitera

Eguneraketa berriak daude