Bilboko Irria kulturaldiaren egitaraua aurkeztu dute, udalaren debekuak salatuz

  • Abuztuaren 25etik 29ra hainbat kultur ekitaldiko egitaraua prestatu dute Bilboko Konpartsek. Ostiralean prentsaurrekoa egin dute egitaraua aurkezteko, baina udalak hainbat ekitaldi egitea debekatu duela salatu dute.


2021eko abuztuaren 20an - 12:30
Azken eguneraketa: 14:52
Argazkia: Bilbo Hiria irratia

Orain dela egun batzuk Bilboko Irria kultur jardunaldiak antolatzeko beharrezkoak ziren bitartekoak lapurtu zizkietela salatu zuten Bilboko Konpartsek. Ez ziren lapurreta materialez ari, baizik eta hilabete luzetan udala debekatzen joan den ekitaldiez: "Bilbotarroi lapurtu digutena herritik herriarentzat segurtasunez antolatutako ekitaldi xumeak izan dira, konpartsoi, berriz, lapurtu digutena ez da ezer materiala izan, baizik eta konfiantza eta elkarlana…". Izan ere, apiriletik hona ari dira abuztuko azken asterako egitarau kultural herrikoi bat antolatu nahian, eta egiteko horretan udaleko agintari politikoen trabak izan dituztela salatu dute, hainbat ekitaldi debekatzeraino.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, udal teknikariek onespena emandako ekitaldiak ere atzera bota dizkiete, eta horretarako irizpideak arbitrarioak izan direla salatu dute. Adibide gisa jarri dute Miribillan eta San Mamesen milaka lagun elkartzea eta Bilborocken kontzertuak egitea baimendu dutela baina Bilboko Irriaren egitarauko tamaina txikiko ekitaldiak debekatu dituztela: "Badirudi konpartsak ez garela ez helduak, ez fidagarriak eta, egiten duguna egiten dugula, ez duela balio, zergatik eta soilik geuk antolatzen dugulako".

Ostegunean Juan Mari Aburto Bilboko alkateak egindako adierazpenei erantzunez Konpartsek argi utzi nahi izan dute Bilboko Irria ez dela jai egitaraua, eta ezta ez-jai egitaraua ere, ekitaldi-egitarau kulturala baizik. Aste Nagusia ospatu ez arren Bilbotarren aldartea hobetzeko ahalegina egin nahi zutela gogorarazi dute.

Bilboko Konpartsen webgunean ikus daiteke egitaraua osorik, debekatu dituzten ekitaldiak barne.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Eguneraketa berriak daude