Bilboko eta inguruetako musika talde gazteen zerrenda egiten hasi da Kaskagorri

  • Musika taldeei informazioa bidaltzeko eskatu diete, generoa, hizkuntza eta beste hainbat irizpide kontuan hartuta. Musika taldeak ezagutarazi eta horiek autogestiora bultzatzea dute helburua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 11n - 08:41
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bilboko eta inguruetako musika taldeak bultzatu eta horiek aktibazio sozialean murgiltzeko dinamika bat abiatu du Kaskagorri konpartsak. Hasteko, musika talde gazteen zerrenda bat egiten ari dira, eta horretarako, haien taldeari buruzko informazioa bidaltzeko eskatu diete musika talde gazteei. Honako informazioa bidali beharko da kaskamusikeroak@gmail.com helbidera: izena, adin tartea, musika generoa, sexu proportzioa eta auzoa edo herria. Bestalde, irizpide batzuk lehenetsiko dituzte, esaterako, euskaraz abestea, sexu proportzioa edo abesti propioak edukitzea, esaterako.

Helburu bikoitza du dinamikak, Kaskagorrik azaldu duenez. "Alde batetik, Bilboko taldeak ezagutaraztea eta jotzeko aukera ematea da, taldeak aurrera ateratzeko ezinbestekoa dena. Eta bestetik musika taldeen aktibazio sozial bat ere bilatzen dugu, autogestio ikuspegi batetik haien proiektuak aurrera ateratzeko eta haien aldarriak plazaratzeko". 

Zerrendaren ondoren, plaza

Zerrenda egin ondoren, beste hainbat dinamika ere proposatuko dituzte. Esaterako, egindako zerrendarekin Bilboko Aste Nagusian plaza eskaini nahi diete inguruetako talde gazte horiei. Entsegu lokal autogestionatuak bultzatzea eta kontzertuak antolatzera begirako proposamenak ere badauzkate esku artean, aurreratu dutenez.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Jai herrikoiak kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.