Bilboko Erronda kaleko egoitza "itzultzeko" exijitu diote Ikasle Abertzaleek Sorturi

  • IAko eta ikasle mugimenduko zenbait eragiletako kideek agerraldia egin dute Bilbon astearte arratsaldean. Ikasturtea egoitza erabiltzeko aukerarik gabe hasteak “arazo larriak” ekartzen dizkiela adierazi dute. Biltzeko proposamena egin dio egoitzaren jabegoa duen Euskal Ikasleen Erakundeko zuzendaritzari, “aterabide bat lortzeko asmoz”.


2019ko irailaren 24an - 17:47

Hasteko, iragan urteko hainbat gertaera gogoratu dituzte IAko ordezkariek. Haien esanetan, hamarkadetan ikasle mugimenduak erabili du Erronda kaleko egoitza. Salatu dute Sortuk “mugimendu irregularrak” baliatuz hartu duela jabetza, bere esanetara “subordinatzen ez den mugimendua ekonomikoki itotzeko helburuarekin”. Gertaera nagusia Sortuk Euskal Ikasle Erakundea elkarteko zuzendaritza aldatu izana litzateke, beren hitzetan, “bazkide garenon bizkarrera”. Gertakariak zehaztasunez ezagutzeko IAren webgunera jotzea gomendatu dute.

Egoitza hori ikasle mugimenduaren “oinarrizko sostengua” dela azaldu dute. Ikasturte berri honetan erabili ezinak, “Ikasle Abertzaleon eta ikasle mugimenduko hainbat eragileen lan politiko eta sindikala oztopatzen du”, adierazi dute.

Konponbide proposamena

“Aterabide bat lortzeko asmoz”, Euskal Ikasleen Erakundeko “asanblada orokorrean” parte hartzera gonbidatu dute elkarte horren zuzendaritza IAko ordezkariek –Sortuko militante bezala identifikatzen dituzte aipatu zuzendaritzako kideak–. Urriaren 3an egingo da asanblada orokorra.

“Konponbidea hamarkadaz hamarkada egoitza kudeatu duen Ikasle Abertzaleakek eta egoitza erabili duten ikasle mugimenduko eragile guztiek egoitza erabili ahal izateko bermeak jartzean datza. Horregatik, Euskal Ikasleen Erakundearen zuzendaritza eta kudeaketa IAren eskuetara itzultzea da Sorturi exijitzen dioguna”, amaitu dute agerraldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude