Bilboko Plaza Berrian dagoen Erreka tabernan kafea euskaraz eskatu ostean gertatutakoa kontatu du Twitterren bezero batek. "Ez daukat euskaraz jakin beharrik, goi mailako ikasketak dauzkat, eta zuk?", erantzun ziola zerbitzariak salatu du.
Klasismoa eta euskarafobia salatu ditu. Hau da gaia zabaldu zuen txioa.
Bilboko Plaza Berriko Erreka Tabernan sartu. Euskaraz bi kafe eskatu ta kamareroa siku erantzun: Hola, Dos Cafés. No tengo por qué saber euskera. Tengo estudios superiores, y tú? Klasismoa, euskarafobia. @uriolaeus @kontseilua pic.twitter.com/dEq6e04rQK
— niko cuenca (@beharko) 2018(e)ko ekainaren 10(a)
Txioaren erantzunetan ikus daitekeenez, gertatua gezurtatzera sartu dira bi pertsona.
Barakatu baina kamareroarekin hitz egin dut eta ez da horrela gertatu, biktimizazio galanta dirudi, doako gorrotoa sortzeko
— W. Ander Rose (@deran93) 2018(e)ko ekainaren 11(a)
Hemen Cuencaren erantzunak:
Bost lagun izan ginen tabernan ta ez dugu iritzi hori. Ez da gure asmoa inondik inora gorrotorik sortzea, baizik eta jarrera negatiboa eta klasista salatzea. Beste taberna batzuetan ez dutenean euskaraz jakin era adeitsuan azaldu eta mesedez erdaraz egiteko eskatu digute.
— niko cuenca (@beharko) 2018(e)ko ekainaren 11(a)
Kasu honetan bera zakat aritu zen hasieratik. Bilbon eta taberna batean lan eginda zenbakiak euskaraz jakitea interesgarria baino ez genion esan,tonu egokian eta berak bapatean goi mailako ikasketena esan zigun, ez behin ,baizik eta berritan.
— niko cuenca (@beharko) 2018(e)ko ekainaren 11(a)
Berarekin zegoen Jon Intxaurragak Cuencaren bertsioa baieztatu du.
Nikok dioena egia da. Flipatu egin genuen tabernariekin (lankideak lankideari arrazoia ematen ziolako). Beharbada egun txarra zeuka(te)n, baina ez da gure errua.
— Jon Intxaurraga (@j_intxaurraga) 2018(e)ko ekainaren 12(a)
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salaketa jarri du
Egun on @beharko kexa helaraziko diegu horrelako jarrerak onartezinak direla ohartarazi eta berriro gertatu ez daitezen beharrezkoak diren neurriak har ditzaten. Horrelakoen aurrean, guregana jo dezakezu (https://t.co/Odd4Deua9V edo https://t.co/qtnsSOVrt1 orrien bidez)
— Hizk. Esk. Behatokia (@behatokia) 2018(e)ko ekainaren 11(a)
Martxoan pertsona batek antzeko erantzuna jaso izana salatu zuen Bilboko beste taberna batean. Arrabotsa eragin zuen sare sozialetan.
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]