Bilboko taberna batean jasandako eraso euskarafoboa salatu du bezero batek

  • Egoitz Txurrukak (@wearesurfers) Twitterren salatu duenez, Bilboko Las Bovedas tabernako zerbitzari bat oldartu egin zitzaion edariak euskaraz eskatu zizkionean. Haserre eta jarrera desafiatzailearekin zuzendu zitzaiola dio Txurrukak, berari gazteleraz hitz egiteko aginduz.

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 20a
Taberna Egaña kalean dago. Irudia: @wearesurfers

Bezeroa gazteleraz hitz egiteko prest agertu zen, baina erantzuna are bortitzagoa izan zela nabarmendu du: “Nire euskararekin popatik hartzera joan nintekeela esan zidan, aterako bidea erakutsiz”. Zerbitzariaren jarrera ikusita zerbait hartzen ari ziren bezero batzuek alde egin zuten.

Kanal honetan artxibatua: Hizkuntza eskubideak

Hizkuntza eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-05 | ARGIA
Behatokiak euskal hiztunentzat gune babestuak eskatu ditu

“Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2017an” txostena argitaratu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Beste behin hizkuntza eskubideak errespetatzeko bestelako hizkuntza politikak aldarrikatu ditu.


Ahaldundu den euskalduna eta epailea

Euskal hiztunen ahalduntze bidearen antologian markatzeko moduko elkarrizketa gertatua da astelehenean Gasteizko auzitegian. Auzi batean lekukotza eman behar zuen herritar batek euskarari eutsi eta hizkuntzen elkarbizitzan arazoa nork duen agerian utzi zion epaileari.


Hizkuntza Eskubideen Protokoloa
Euskal bertsioa ontzen ari dira 80 eragile

Urte eta erdi pasa da Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa Donostian aurkeztu zutenetik. 185 neurri prestatu dituzte Europako hizkuntza gutxiagotuetako komunitateen hizkuntza eskubideak bermatzeko. Europarako neurriak horiek. Orain ordea, neurriok Euskal Herrira, euskarara, egokitzeko ordua da. 80 eragile aritu dira neurri bakoitzaren ezaugarriak zehazten. Hizkuntza politika berri bat gauzatzeko bide eman dezakeela adierazi du Kontseiluak.


2018-05-20 | Igor Agirre
Osakidetza
215.000 herritarrek eskatu diote euskaraz artatzeko

Osakidetzak kanpaina jarri zuen martxan herritarrei lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko hautuari buruz ohartarazteko.
Ia 215.000 pertsonak aukeratu dute euskara lehentasun hizkuntza osasun zerbitzuarekin harremanetan aritzeko. Euskaraz komunikatu nahi dutela adierazi badute ere, Osakidetzak ez die bermatzen arreta euskaraz jasotzea.


2018-05-17 | Kanaldude.tv
Hizkuntz eskubideek zer hizkuntza politika behar dute?
MULTIMEDIA - solasaldia

Kontseiluan hizkuntz-eskubideen protokoloaren arduradun Haizpea Abrisketa eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerlearen mintzaldia Donapaleun. Zein dira gaur egun euskara sustatzeko hartzen ari diren neurriak? Hizkuntz-eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?


2018-04-23 | Miren Osa Galdona
Asturiera hizkuntza ofiziala bilakatu dadila aldarrikatu dute milaka lagunek Oviedon

Milaka lagun kalera atera dira asturiera hizkuntza ofizial gisa aldarrikatzera. Festa giroan eginiko manifestazioan, profil anitzeko herritarrek hartu dute parte: Antolatzaileen arabera, 30.000 lagunek; 5.000 udaltzainen aburuz


2018-03-26 | Ahotsa.info
2.500 lagun bildu dira Iruñean Nafarroa "euskaratik eta euskaraz" eraikitzea eskatzera

2.500 lagun batu dira larunbatean Iruñean EHEk euskararen ofizialtasuna eta burujabetzaren alde deitutako manifestaziora.


2018-03-21 | Ahotsa.info
"Burujabe jokatzeko garaia da eta EHEk desobedientzia ariketa batera deitzen ditu herritarrak”
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Azaitz Gartzia Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea elkarrizketatu du Ahotsa.info-k martxoaren 24an Iruñean eginen den manifestazioaren arrazoiak eta aldarrikapenak ezagutzeko. "Mugarik gabeko Euskara ofizialtasuna!" lelopean arratsaldeko 17.30ean abiatuko da autobus geltokitik.


2018-03-15 | Jon Torner Zabala
Jokalariei euskaraz aritzea debekatu zien arbitroaren kontrako salaketa artxibatu egin dute

Idiazabal eta Elgoibarko futbol taldeek jarri zuten Manuel Sarrión arbitroaren aurkako salaketa, haien arteko partidan futbolariei debekatu egin zielako euskaraz hitz egitea. Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehiaketa-Batzordeak, baina, kasua artxibatu du, hura zigortzeko arrazoi nahikoa ez dagoela argudiatuta.


Antsoaingo Udal haur-eskolan alaba euskaraz ezin hezi

Martxoaren lehenetik martxoaren 15era arte aurrematrikulazio epea zabalik da Iruñerriko haur-eskoletan. Aurreko astean alabaren aurrematrikula egin genuen. Antsoainen egin nahi genuen, bertan bizi baikara, baina Antsoaingo Udal haur-eskolan ez dago euskarazko murgiltze eredurik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude