2013ko urtarrilean, Bilboko Udala Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz murala margotzen hasi zen La Salve zubiaren erretentzio horman, 1997tik zenbait herritarren ekimenez garatu nahaian dabiltzan Ekhum proiektua oztopatuz.
Komunikazio forma berrietan oinarritutako proiektua da. Mundu osoko herritar eta unibertsitate ikasleei zuzendutako komunikazio espazio aske bezala definitzen dute proiektuaren eratzaileek. Giza oihartzuna, “eco humano”, hitzetatik eratorritako izena da Ekhum, eta kalean, bertatik-bertara, orotariko irudi eta mezuak proiektatzean datza.
Guggenheim pareko La Salve zubiaren erretentzio horma du oinarri, eta babes eta ekarpen pribatuen bidez sostengatuko litzatekeen proiektua da.
1997an Guggenheim museoa sortu zutenetik dabiltza egitasmoaren aldeko kideak proiektua aurrera atera nahian. Hamazazpi urte pasa badira ere instituzioek “oztopoak baino” jartzen ez dituztela diote bultzatzaileek.
Ekhumen aldeko ekintzek muralaren margotzea atzeratzea lortu bazuten ere 2014ko urtarrilean murala inauguratu zuen Bilboko Udalak.
Horma-irudia ezabatu eta hasierako proiektua –Ekhum horma– errespeta dezaten sinadurak biltzen ari dira Change.org bidez.
Ekhum hormaren kokalekua.
Horman Udalak egindako murala.
Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]
Ikus-entzunezkoen Espainiako legea onartzeko prozedura azken txanpan dela, une erabakigarria dela eta “gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko” legeak hainbat puntu jaso beharko lituzkeela gogoratu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak,... [+]
Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren ekimeneko DAPA ikus-entzunezko narrazioak dira aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Kulturaz Kooperatibako kideek jaso dute saria.