2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada zenbait ekintzetarako sarrerak jarri ditu salgai.
Loraldiak Hamaika Loraldia Festa ospatu zuen abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian. Bertan Lorazainak, Loraldiaren babesle eta kolaboratzaileak, bildu ziren eta 2024an zehar bideratutako ekimen eta egindako ekintzen berri izateaz gain, Loraldiaren komunitateari 2025eko Loraldia Festibalaren zertzelada nagusiak ezagutu zituzten.
Asteazken iluntzean Loraldiko kideek euskal kulturaren aldeko apustu irmoa erakutsi zuten ekitaldian, 2024ko jarduera nagusien eta 2025eko Loraldia Festibalaren festibalaren 11. edizioaren berri eman emanez, ikus-entzunezko materialak eta azalpenak tartekatuz. 2025eko edizioak dituen hainbat ekintza aurkeztu zituen ekitaldian eta jada zenbait ekintzetarako sarrerak daude salgai euren webgunean.
Hitzaldi eta aurkezpenen ostean, Ines Osinagak kontzertu berezia eskaini zuen, laukote formatuan, eta giro polita sortu zuten. Taldeak musika eta dantzaren bidez euskal kulturaren tradizioa eta garaikidetasuna uztartu zituen, ikusleak mundu artistiko paregabean murgilduz.
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
-------------------------------------------------------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek,... [+]
Zinemaldi Alternatiboaren amaierarekin batera antolatzaileek haien esker onak eta balorazioa plazaratu dituzte. 17. edizioa izan den honetan, azpimarratu dute zinema tresna gisa hartuta komunitatea ehuntzen aritu direla.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Azken urteetako euskal thrillerren maisutzat dute askok Koldo Almandoz (Donostia, 1973). 2020an kaleratu zuen Nerea Garcia (Nagore Aranburu) inspektorearen lehen telesaila, Hondar Ahoak, eta Ondarroan pasatakoek publikoa poltsikoratu zuten bizkor. Lehen zatitik bost urtera,... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Zuzendaria: Lynne Ramsay
Herrialdea: Kanada
Iraupena: 118 minutu
Estreinaldia: Azaroaren 21ean, zinemetan
Erditze osteko doluan dago Grace (Jennifer Lawrence), baina ez zaigu amaierara arte hitzez adieraziko. Kontakizun ero eta kaotikoa da, bere begiradatik... [+]
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Alauda Ruiz de Azua zuzendari barakaldarren lanak jaso du sari preziatua, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Bestalde, hunkituta jaso du garaikurra Jose Ramon Soroizek, mende erdiko ibilbide oparoaren ostean.