Bilboko Alde Zaharreko eta Atxuriko hezkuntza komunitateak mobilizazioa deitu du ostegunerako

  • Bilboko Alde Zaharreko eta Atxuriko eskolan eta gune publikoetan hobekuntzak aldarrikatzeko elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 13an, osteguna. Solokoetxeko eskaileretan batuko dira 17:00etan “kalitatezko hezkuntza publikoa” defendatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 12an - 10:23
Argazkia: Atxuri Eskolako IGE/AMPA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mobilizazio honen bidez, barne eta kanpo espazioak eskatu nahi dituzte: gimnasioa, liburutegia, patio estalia eta irekia, jantokia, ekitaldi-aretoa eta irakasleen aretoa, “haurren garapen osasungarria bermatzeko”. Horrekin batera, naturarekin kontaktuan egoteko udal espazio publikoen edo inguruko espazio zabalen erabilera erraztea eskatzen dute.

Eskoletako estrukturari dagokionez, hobekuntzak behar dituztela adierazi dute eta azpiegiturak eguneratzea eta eraikinak egungo beharretara egokitzea beharrezkoa da haientzat. Gainera, sarrera eta irteera orduetan kaleak mozteko eskaera egin dute, seme-alaben segurtasunerako eta “oinezkoen eremuetan ibilgailuen zirkulazioak eragiten dituen arriskuak murrizteko”.

Azkenik, “kalitatezko” hezkuntza publikoa nahi dute 0 eta 2 urteko haurrentzako, eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako instituto berria.

Guzti honengatik, ostegunean elkartuko dira Solokoetxeko eskaileratan, “seme-alaben kalitateko etorkizuna aldarrikatzeko, gizarte-desberdintasunak murriztuz”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!