Bilbo Hiria irratiari ez dio lizentziarik eman Eusko Jaurlaritzak

  • Iragan astean jakin genuen Eusko Jaurlaritzak EAEn FM bidez emititzeko 17 irrati lizentzia esleitu dituela behin betiko. Jaurlaritzak berak 2012an deitu eta ondoren bertan behera utzitako lehiaketari balioa eman dio orain, orduan onuradunak ziren egitasmo guztiei lizentziak behin betiko emanez. Bitartean, Bilbo Hiriak, irabazi asmorik gabeko irrati euskaldunak lizentziarik gabe jarraituko du Eusko Jaurlaritzak irratien ganorazko deialdia egin ezean, eta ez du ematen egingo duenik.


2019ko martxoaren 06an - 17:04

Bilbo Hiria irratia 1997an sortu zen Bilbon Zenbat Gara elkartearen eskutik, FMaren 96.0an, nagusiki erdarazkoa zen dialean euskarazko ekarpena egiteko. Bilboko eta Bilborako euskal irrati bakarra da Bilbo Hiria, gizarte eta kultura gaietan zentratua, eta gure hiriko auzoetako bizitza soziala euskaraz islatzeaz gain, musika, literatura, zinea, bertsolaritza, irakaskuntza, haurren mundua, teknologia, ekonomia, sexologia, historia, ekologia eta zientzia dibulgazioa jorratzen ditu, besteak beste, bere saio ugarien bidez eta kolaboratzaile askoren ekarpenari esker.

Irabazi asmorik gabeko irratia da Bilbo Hiria, eta ekonomikoki ahalegin handia suposatzen du Zenbat Gararen ekosistema kolaboratiboan. Gure jardunerako lagungarri litzateke lizentzia edukitzea hainbat arrazoirengatik. Adibidez, gure FM irrati seinalea hobetu ahal izango genuke, indar eta kalitate handiagoz igorriz, eta diru-laguntzak jaso ahal izango genituzke irrati moduan, Eusko Jaurlaritzak berak lizentzia edukitzea eskatzen baitu horrelakoetara aurkeztu ahal izateko. Urterik urtera, lizentziarik gabe egoteak kaltetzen gaitu, eta 22 urte beteko ditugu laster.

2012ko otsailean Patxi Lópezen gobernuak, EAEn 34 lizentzia emateko lehiaketa deitu zuen, Eusko Jaurlaritza 26 urtez FMrako lizentziarik eman gabe egon ondoren. Orduan salatu genuenez, lehiaketa hura ez zegoen irrati txiki eta euskaldunen neurrira egina, irrati pribatu eta komertzialentzako egina zen. Beste hainbatek ere lehia desorekatua zela salatu zuten, ez zuela kontutan hartzen herri ekimeneko irrati ez komertzialik bere balorazio irizpideetan, eta gehienbat erdara hutsezko lizentziak banatzeko egina zela, euskara baztertzen zuela. Bestalde, deialdi hark egitasmo hutsak hartzen zituen kontuan lizentzia merezi zuten baloratzeko, ez zituen jada martxan zeuden irratiak eta erakutsitako ibilbideak ezertarako kontuan hartzen.

Hala ere, aurkeztu ginen lehiaketa tranpati horretara, ahalegin ekonomiko eta pertsonal handia eginez, egitasmo ekonomiko, tekniko eta profesional txukuna aurkeztuta… Eta ez ziguten lizentziarik eman, nahiago izan zuten egitasmo hutsak zirenei esleitu, inoiz gauzatuko diren ez dakigunak.

Bidegabekeria salaketak eta irregulartasunak tartean, Lópezen gobernu berak 2012ko abenduan erabaki zuen lehiaketa bera eta, ondorioz, hark ezarritako behin-behineko esleipenak bertan behera uztea.

Orduan pentsatu genuen Urkulluren Jaurlaritza berriak, luze gabe, zapuztutako lehiaketaren balorazioetan izandako irregulartasunak zuzendu edo lehiaketa haren ordez, ganorazko beste bat abiatuko zuela, hark ez bezala irabazi asmorik gabeko irrati komunitarioak aintzat hartuko zituena, egindako ibilbidea eta ekarpen soziala kontuan hartuko zituena… Baina pasatu dira beste bost urte eta, horren ordez, zapuztutako lehiaketa hartan ebatzi ziren lizentzia guztiak ontzat eman eta behin betiko esleitzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, beraz, bidegabekeria hari oniritzia ematea.

Gauzak horrela, epe laburrean Bilbo Hiria irratiaren jarraipena kolokan dago, lizentziarik gabe, eta FMaren 96.0an ganorazko seinale bat hedatzeko gero eta zailtasun handiagoekin, lizentziadun erdal irrati indartsuen artean estututa.

Bilboko euskaldunok badakigu Bilbo Hiria Irratiak merezi eta behar duela lizentzia. Beraz, Eusko Jaurlaritzari galdera zuzena egin behar diogu: noiz emango diozue behingoz Bilbo Hiriari dagokiona?

Eman bidea eskubideari! Lizentzia orain!

Idatzi hau sinatzen dugu Bilbo Hiriaren honako saiogile eta kolaboratzaileok. Zure atxikimendua gehitu nahi izanez gero, idatzi iruzkin bat hementxe bertan, edo mezua bidali lizentziaorain@bilbohiria.eus helbidera zure izen-abizena(k) eta lanbidea idatzita:

Ane Zabala, Txuma Murugarren, Ula Iruretagoiena, Eleder Aurtenetxe, Ana I Morales, Erlantz Ibargurengoitia, Amaia Urrejola, Hektor Ortega, Rafa Rueda, Galder Perez, Pedro Elias Igartua, Davide Cavaleiro, Endika Alabort Amundarain, Joseba Barandiaran, Xamar,Mikel Oribe, Jon Bernat Zubiri, Iñaki Barcena, Gotzon Barandiaran, Jabi Zabala, Josu Zabala, Xabier Monasterio, Prest Aldizkaria, Uriola, Arrosa Sarea.

Artikulu hau Bilbo Hiria Irratian argitaratu dute eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Aldatu Gidoia: “EITB ordezkapen linguistikoan eta asimilazio kulturalean sakontzen duen tresna bilakatu da”

Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.


2025-05-05 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Kartzelara, herritarrak informatzeagatik?

2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


2025-03-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Trumpen ‘Kultur Iraultzak’ beste gotorleku bat suntsitu du

USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


Eguneraketa berriak daude