Bilboko Maizterren Sindikatua: “Udalak nahiago izan du putre-funtsaren interesei men egin”

  • Bilboko Maizterren sindikatuak #BilbaoBlakstonenAurka kanpaina abiatu du berriz ere, Blackstone higiezin enpresaren eta Bilboko Udalaren ekintzak salatzeko. Udalak, Blackstone multinazionalak ezarritako etxegabetze aginduarena aurrean, etxebizitza bat bermatzeko negoziaketetatik kanpo utzi duela salatu du sindikatuak.


2021eko otsailaren 24an - 10:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uriola.eus-ek zabaldu duenez, Blackstone higiezin enpresak hiru alaba dituen familia baten kaleratzea jarri du martxan eta negoziaketen helburua etxebizitza bat bermatzea da. Sindikatuak abenduaren 10ean ezarrita zegoen kaleratzea atzeratzea lortu zuen eta burututako ekintza eta salaketari esker, enpresarekin elkarrizketarako bidera ireki zen “familiaren egoerari konponbide bat bilatzeko asmoz”. Bilboko Udalak zenbait konpromezu instituzional hartzea lortu zuen eta Jon Bilbao Etxebizitza zinegotzia eta Bilboko Udal Etxebizitzen presidentea gonbidatu zuten negoziaketetan parte hartzera. 

Sindikatuak proposatutako hiru aldetako negoziaketari bide eman ordez, Bilboko Udalak Maizterren Sindikatua negoziaketetatik kanpo utzi duela salatu du eta familia kaltetuaren eskubideak defendatzeaz gain, negoziaketarako bidea irekitzeko aitzindari izan dela azpimarratu du. "Funts putrearekin negoziaketa zuzen bat irekitzeko aukera izan genuen, familiarentzat irtenbide iraunkor bat aurkitzeko asmoz", gogoratu dute sindikatuko kideek.

Udalaren erabakiaren aurrean, Maizterren Sindikatuak salaketa publikoa eta ekintza sindikala burutzeko dinamika berrartu du: #BilbaoBlackstonenAurka. Kanpainaren baitan zabaldu duen bideoan udalaren jarrera salatu dute: “Udalak ez du bere hitza bete, nahiago izan du putre-funtsaren interes ekonomikoei men egin”, “ Bilboko familia zaurgarrienen eskubideak etxebizitzaren patronalaren interesen azpitik kokatu eta diru publikoz putre-funts hauek hornitzeko operazioa da burutu nahi dutena”.

Datozen asteetan, kalean, sareetan eta komunikabideetan familiaren eskubideak defendatzen arituko direla adierazi du sindikatuak, "Blackstonek kaleratzen du, Udala konplize" lelopean. 


Kaleratzeak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.