Bideozaintzaren erregulazioa, barne-kudeaketa eta gardentasuna hobetzea eskatu du Arartekoak

  • Arartekoak jakinarazi du EAEko erakundeek betetzen dituztela, oro har, herritarren segurtasunerako bideozaintzako arauzko eskakizunak. Dena den, zenbait gomendio mahaigaineratu ditu bideozaintzaren kudeaketa hobetzeko.


2024ko urtarrilaren 18an - 11:02
Kalean ezartzen dituzten bideozaintzarako kamerak

Arartekoari dagokio datu pertsonalak eta intimitatea babestearen arloan herritarren eskubideak bermatzea. Hala, azterlan bat egin du, toki publikoetako bideozaintza-sistema batzuen erabilera ebaluatu eta EAEko erakundeek araudian ezarritako berme-sistema zenbateraino betetzen duten ikusteko. Txostenaren ondorio nagusia izan da administrazioek betetzen dituztela alor horretako eskakizunak, baina zenbait gomendio eman ditu bideozaintzaren erregulazioari, barne kudeaketari eta gardentasunari dagokionez.

Arartekoak azpimarratu du eskumenak dituzten administrazioek “zehatz-mehatz” bete behar dutela herritarren segurtasunerako bideozainntza-araudian aurreikusitako “proportzionaltasun-printzipioa”, eta proposatzen du bideozaintza-baimena eskatu baino lehen, ebaluatu dadila ea neurri horrek intimitate eskubidean eraginik izango duen.

Arartekoak arreta berezia jarri du gailu mugikorren erabileran: besteak beste, polizia-uniformeetan jartzen diren kameretan, dronetan edo makuluetan. Gomendatu du kamera mugikor hauek erabiltzeko eskaeretan beharrezkoa dela erabilera emango zaien “epe zehatzak” adieraztea, kasuan-kasuko arriskura doituta. Era berean, Eusko Jaurlaritzari “bideozaintza-sistema finko nahiz mugikorrak erabiltzeko baimenak argitaratzea” iradoki dio, eta adierazi du garrantzitsua dela bideozaintza-grabaketak kudeatzeko “barruko protokoloak” ezartzea, ez baitago erregulaziorik grabaketak gordetzeko gutxieneko epeei buruz.

Kalean kamerak jartzen direnean, berriz, beharrezkoa da herritarrei kartelen bidez horretaz ohartaraztea. Arartekoaren azterlanaren arabera, administrazioek normalean betetzen dute arau hori, baina gailu mugikorrak erabiltzen direnean ere herritarrei jakinarazi behar zaiela azaldu du Arartekoak. Txostenaren arabera, Ertzaintzak 2.037 kamera finko ditu, eta 2022an, 134 aldiz erabili zituen gailu mugikorrak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko Arartekoa
Arartekoak torturaren biktimen eskaerak bizkortzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Egiari Zor fundazioak salatu du “tratu desberdina” jasotzen dutela torturaren biktimek beste biktima batzuekin alderatuta. Halaber, nabarmendu du izapidetze-prozesuan arazoak eta atzerapenak daudela.


2023-06-07 | Ilargi Manzanares
Segurtasun Sailak gutxienez hiru ertzain zigortu ditu, eraso matxisten biktima batzuk desegoki artatzeagatik

Arartekoak “praxi okerra” antzeman du, eta biktimekin aritzen diren ertzainei "enpatiaz" jokatzeko neurriak eskatu dizkie, indarkeria matxista kasuetan bereziki.


Garun-paralisia duen Noelia Da Costa ikasleak irabazi du: EHUk dio araudia aldatuko duela

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean izan da Noelia Da Costa EHUko ikaslea, bere kasua kontatzen: garun-paralisia du eta laguntzailea behar du, Arartekoak ere arrazoia eman dio, baina ikasturte osoa egingo du laguntzailerik gabe. Hori bai, EAJko parlamentariak batzordean... [+]


Garun-paralisia duen ikasleari arrazoia eman dio Arartekoak: laguntzailea jarri beharko lioke EHUk

Arartekoak arrazoia eman dio Noelia Da Costa ikasleari: EHUk laguntzailea jarri beharko lioke, gasteiztarrak garun paralisia duelako eta unibertsitatean laguntza behar duelako komunera joan, berokia erantzi edota ordenagailua mahaian jartzeko. Arartekoaren ebazpena martxo... [+]


2023-01-16 | ARGIA
Zaballako preso baten heriotzaren gaineko ikerketaren edukia ez dio eman Arartekoari Segurtasun Sailak

Zaballako preso bat Gasteizko Ospitalean hil ondotik, heriotza argitzeko babesa eskatu zion 2020an Salhaketa-Arabak Arartekoari. Azken horrek abenduan jakinarazi die kasuaren gaineko ikerketa artxibatu egin dela, eta Segurtasun Sailak ez diola eman ikerketaren eduki guztia... [+]


Eguneraketa berriak daude