BIDEOA: Arnaldo Otegi: “Su-etena haustearen ardura ETArena da, baina prozesuaren blokeoa Espainiako Gobernua eta EAJrengandik dator”

  • Donostian egindako agerraldian ezker abertzaleko kideak “anbizio historikorik” ez izatea egotzi die alderdi politikoei. Anoetako proposamena berresteaz gain, prozesuak ez duela “alternatibarik” esan du Otegik eta Espainiako Gobernuari Tony Blairrek Irlandan egindakoa aintzat hartzeko eskatu dio.


2007ko ekainaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Batasunaren prentsaurrekoa

Gaur arratsaldean Donostian eskainitako prentsaurrekoan ETAren su-etenari buruzko iritzia eman du Arnaldo Otegik. Marije Fullaondo eta Pernando Barrenak lagunduta hitz egin du Batasunako ordezkariak. Otegik azaldu du su-etena haustearen ardura ETArena dela: “baina garbi utzi nahi dugu prozesu demokratikoaren blokeoa eta kolapsoa  Espainiar Gobernua eta Eusko Alderdi Jeltzalearen ardura dela”, esan du ezker abertzaleko kideak. Bestetik, “su-etenak eta ekintza armatuak” prozesuaren parte direla azpimarratu du Otegik “baina ez dira prozesua bera”. Gaur egungo egoera zergatik sortu den azaltzeko hiru arrazoi nagusi eman ditu: Batetik, Espainiako Gobernua, alderdi politiko eta komunikabideen aldetik ez da egon inongo “anbizio historikorik” prozesua aurrera eramateko bere iritziz; bestetik agenda politikorik ez izatea leporatu dio Gobernuari, Irlandako eredua ere aipatu du eta Tony Blairrek egindakoa aintzat hartzeko; bukatzeko, berdintasunik gabeko egoera batean egotea salatu du Arnaldo Otegik “bi adibide jarriko ditut: pasa berri diren hauteskundeena bat eta duela hamalau hilabete inork pentsatuko ez lukeena bestea, oraindik ilegal izaten jarraitzea”.

 

“Desesperantzan ez erori”

Otegiren ustez “prozesu tekniko bat bultzatu nahi izan da eta mamira heltzean esan digute Euskal Herriak ez duela erabakitzeko eskubiderik”. Hala ere Batasunako eledunak adierazi du prozesuak ez duela “alternatibarik” eta gaur egun oraindik posible dela gauzatzea. Herritarren “sentimendu kontrajarriak” ulertzen dituela azaldu du baina dei egin du “ez desesperantzan erortzeko”. Amaitzeko, Anoetako proposamena berresteaz gain, prozesu demokratikoaren alde lanean jarraitzeko asmoa agertu dute Donostiako agerraldian.


Azkenak
analisia |
National Geographic gutxiago, Kropotkin gehiago

Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]


Amurrioko Correoseko postariek grebari eutsiko diote, enpresako zuzendaritzaren proposamena nahikoa ez dela iritzita

Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote. 


2025-06-09 | Mattin Jauregi
Erleen dantza: Naturaren hizkuntza ahaztezina

Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]


Sorbeltza
Lo airean egiten duena

Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz erdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Eguneraketa berriak daude