Indarkeria matxistaren hamarnaka biktimak Gipuzkoako Aldundiaren agindupeko harrera zentroan egon bitartean jasandako zabartasun tratuak eta eskubideen urratzeak salatu dituzte Arartekoari bidalitako idatzi batean.
Donostiako Mugimendu Feministak egin du publiko astelehenean tratu txarrak jasan dituzten emakumeen salaketa, Donostiako Emakumeen Etxean egindako prentsaurrekoan. Bozeramaileek esandakoaren arabera, Arartekoari zuzenduriko idatziaren atzean dauden emakumeak hamar bat badira ere, eskubideen urratzeak azken lau urteetan Bidelan zentroan artatuak izan diren zehaztugabeko biktima kopuru bati eragin dio.
Bidelan Gipuzkoako Aldundiak bere lurraldean indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeei eta hauen seme-alabei aterpea emateko daukan bi baliabideetako bat da, Ekintza Sozialerako Ikerketa eta Sustapenerako Fundazioak kudeatzen duena. Iragan apirilaren 24an Maite Peña foru diputatuak Batzar Nagusietako komisio batean zentroaren egoerari buruz hitz egin zuen, onartuaz bere sailean honi buruzko kexak jaso izan dituztela. Peñak zentroa espazio eta azpiegitura gabeziengatik “erreta” zegoela onartu zuen, eskaintzen duten arreta hobetzeko plaza eta espazio gehiagoko kokapen berri batean lanean dabiltzala aipatuz.
Mugimendu Feministak, bere aldetik, azpimarratu du idatzia egin duten emakumeak kaltetu dituena ez dela izan zentroaren espazio falta edo “erre” egoera, baizik eta eskubideen etengabeko urraketa. Urraketa horien artean identifikatu dituzte, besteak beste, zenbait langileren partetik jasandako tratu zabarra, zentroaren osasungaiztasuna eta utzikeria, edota egoera txarrean zeuden elikagaiak eman izana. “Guzti honek eragin du indarkeria egoeratik berreskuratu ordez gure kasuetan atzera-egite larriak ematea, osasunari dagokionez maila integraleko kalteak eraginez”. Bozeramaile feministek gehitu dutenaren arabera, Arartekoari kexak helarazi dizkioten emakumeek eragindako kalteengatik erreparazioa eta kalteen-ordainketa eskatzen dituzte, baita Bidelan zentroa berehala ixtea, bertako langile taldearen berregituraketa, honen gestore aldaketa eta Aldundiko pertsonal teknikoaren aldetik ikuskapena ere.
Bidelan zentroa utzi behar izan duten eta oraindik jasandako indarkeria matxistatik berreskuratzeko fasean dauden emakumeentzat “laguntza alternatiboa” eskatuz amaitu du Mugimendu Feministak.
Kantu parodiko bat egin zuen Lizarrako taldeak 2024ko udan, herriko festetako txosnagunea lekuz aldatu nahi zuelako UPNren udal gobernuak. Alkateak salaketa ipini zuen, "gorroto delituarekin", bere "heriotza desiratzen" zutelakoan. Epaileak adierazpen... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]
Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]