Bidegi auzian 20 milioi euroko iruzurra egon daitekeela esan du Gipuzkoako Aldundiak

  • Errepide Saileko zuzendariaren arabera, azken orduan 88 kontzeptu “puztu” ziren AP-1 autobideko obren likidazioan.


2015eko martxoaren 17an - 11:04
Markel Olano eta Eneko Goiaren agerraldia bide auzia ikertzeko Batzar Nagusietan eratutako batzordean (arg.: Eldiario.es).

EAJri Bidegi auzia katramilatzen ari zaio egunez egun. Astelehen goizean, Eneko Goia eta Markel Olano AP-1eko obretako lur mugimenduetan atzemandako 3,4 milioi euroko zuloa argitu ezinik ibili ziren, Batzar Nagusietan auzia ikertzeko eratutako batzordean. Arratsaldean berriz, obretako ustezko iruzurra 20 milioi eurokoa izan daitekeela jakinarazi zuen Gipuzkoako Aldundiak.

Joseba Altube Errepide Saileko zuzendariak batzordean egindako agerraldian azaldu zuen 2011n 88 kontzepturen likidazioa puztu zuela Bidegik eta 20 milioi euro gehiago eman zizkiola autobidea egin zuen enpresa-taldeari.

Esaterako, hormigoian gastatu beharreko aurrekontua 288.940 eurokoa zen, enpresek 506.915 euro eskatu zituzten, baina horren bikoitza ordaindu zitzaien Aldundiaren esanetan, milioi bat euro baino gehiago. Halako desfaseak aurkitu ditu Errepide sailak bideen hoditeria, betelan eta garraio lanetan. Tartean leudeke Bergarako Basagoitin utzi beharreko lurrengatik ordaindutako 3,4 milioi euroak.

Azkeneko kasu horren harira kereila jarri du Aldundiak eta Azpeitiko epaitegiak Bidegiko teknikaria eta kudeatzailea inputatu ditu, dokumentuak faltsutu eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Salaketa judizialari “plano politikotik” erantzun dio EAJk

Aldundiko egungo gobernuak eskatuta perituek azterketa topografikoa egin dute eta haien esanetan likidazio dokumentuetan azaltzen dena baino 900.000 metro kubo gutxiago daude Basagoitin. March Fabregues autobidearen obra zuzendariak epailearen aurrean aitortu zuen Bergarako hondakindegi hori ez zegoela beteta eta dokumentazioa sinatu izana “hankasartzea” izan zela.

EH Bilduko  Batzar Nagusietako bozeramaile Iban Asenjoren esanetan, Aldundiak esku artean duen peritu-txostenean ordainketa irregular gehiago egon direla iradokitzen da: “EAJren ustelkeria politikoaren beste kasu baten aurrean al gaude?”. Zentzu horretan EAJk eta PSE-EEk beste peritu-txosten bat egiteko eskatu dute, Aldundiak duena kanpo-enpresa batek egina den arren.

Astelehenean, auzia ikertzeko Batzar Nagusietako batzordean Markel Olano ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiak eta Eneko Goia aurreko legegintzaldiko Azpiegitura foru diputatu eta egun Donostiako alkategaiak azpimarratu zuten Bidegik “egindako lanengatik ordaindu” zuela, baina ez zuten Aldundiaren akusazioak errefusatzeko zehaztapen teknikorik egin.

Olanok azaldu zuen “plano politikotik” egingo ziola aurre salaketei eta gogor kritikatu zuen EH Bilduren jarrera, “gezurretan” eta “matonismo politikoa” egiten ari dela esanez.

Ikerketa batzordearen ondorioak martxoaren 20an jakinaraziko dituzte baina auziak soka luzea ekarriko du oraindik, Azpeitiko epaileak martxoaren 26an eta apirilaren 8an hainbat peritu eta enpresetako ordezkariei deklarazioa hartu behar baitie lekuko gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bidegi
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea erabaki du Eusko Legebiltzarrak

Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.


2019-09-06 | ARGIA
Eneko Goiak irailaren 13an deklaratuko du "Bidegi kasua"-gatik

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak irailaren 13rako, 9:30ean deitu du deklaratzera Azpeitiko auzitegian Donostiako alkate eta Gipuzkoako azpiegitura diputatu ohi Eneko Goia. Egun berean joan beharko dira AP-1 errepidearen eraikuntzako arduradun Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola, [+]


2019-06-12 | ARGIA
Eneko Goiak "Bidegi auzia" dela-eta lekuko gisa deklaratuko du

Eneko Goia jarduneko Donostiako alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegitura diputatu ohiak lekuko gisa deklaratu beharko du Azpeitiko 2. Instrukzio epaitegian “Bidegi auzia” dela-eta. Goiarekin batera, AP-1 errepidearen eraikuntzan ardurak izan zituzten Luis... [+]


Eguneraketa berriak daude