Bidean dauden migratzaileentzat Bilbon zentro bat zabaltzea aurreikusi du Jaurlaritzak

  • Beste herrialde bat helmuga, Euskal Herrian diren migratzaileak artatzeko Bilbon edo inguruan zentro bat irekitzeko asmoa dutela iragarri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Bi edo hiru aste eman ahalko lituzkete migratzaileek zentro berrian. Gaur egun, gehienez bost egun baino ezin dituzte egin harrera zentroetan.


2018ko abuztuaren 24an - 12:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Gaixorik edo haurdun daudelako edo laguntza berezia behar dutelako ahultasun egoeran dauden pertsonak artatzea” helburuetako bat dela azpimarratu du Erkorekak.

Euskadi Irratian galdetuta, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du zentroa Bizkaiko hiriburuan edo inguruan irekitzea begi onez ikusten duela.


Migrazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.