Bi langile hil dira lan istripuz astelehenean

  • Urola Kostan gertatu dira bi istripuak, eta bietan langile baten heriotza eragin du ezbeharrak.


2019ko maiatzaren 21ean - 09:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eman du bi istripuen berri. Goizean jazo zen lehena, Zestoan, Aizarnako pinudi batean. Basogintza sektoreko langileari zuhaitza erori zitzaion gainera. 50 urteko gizonezkoa da zendutakoa, eta Haitz Beltz enpresarentzat lan egiten zuen.

Bigarren istripua Zarautzen gertatu zen, arratsaldez. Añorbe auzoan eraikuntza lanetan ari zen langile bat garabitik erori zen, 30 metroko altueratik. Ostean garabia ere erori zen, bigarren langile bat zaurituz. Zendutakoa 32 urteko zumarragarra da, eta Gruas Pingon enpresarentzako egiten zuen lan.

LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, urtea hasi zenetik hemezortzi langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!