Bi langile hil dira, bat Elgoibarren eta bestea Errenterian

  • Elgoibarren hil da garraiolari bat, zirkulazio istripu batean eta bigarrena aldamiotik erori da Errenterian.


2022ko abuztuaren 9an - 11:02
Argazkia: LAB sindikatua.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elgoibarreko istripua bart jazo zen, AP-8 errepidetik erori da kamioi bat N-634 errepidera 02:00etan. Kamioiean bi lagun zeuden eta bertan harrapatuta geratu dira biak. Kopilotua hil egin da eta gidaria larri zaurituta dago. Zauritua Donostia ospitalera eraman dute. 

Errenteriako lan istripuaren berri LAB sindikatuak eman du, zehaztasunik gabe. Eitb-k zehaztera eman duenez, behargina laugarren pisutik amildu zen atzo, astelehenarekin, Goiko kaleko lan batzuetan beharrean ari zela. 49 urte zituen langileak.

Sindikatuak adierazi du lan heriotzen “sarraskiak” ez duela etenik eta aurtengo 48. eta 49. lan heriotzak izan direla.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude