Prado museoko ekintza ekologistaren berri emateagatik atxilotutako kazetariak karguekin aske utzi dituzte

  • Futuro Vegetal talde ekologistako bi kidek Goyaren Majen margolanetara itsatsi zuten euren burua larunbatean, klima larrialdiaren aurkako neurriak eskatzeko. Bi ekintzaileak eta ekintzari buruz informatzen ari ziren bi kazetari atxilotu egin zituzten eta “historia ondareari kalteak egite eta desordena publikoa” egozten dizkiete, El Saltok jaso duenez.

Futuro Vegetal talde ekologistako kideek 1,5º idatzi dute Pradoko paretean, klima larrialdia salatzeko.

2022ko azaroaren 08an - 11:12

Bi kazetariri “historia ondareari kalteak egitea eta desordena publikoa” egozten dizkiete larunbatean Madrilgo Pradoko museoan klima larrialdiaren aurkako ekintzari buruz informatzeagatik. Gaua komisarian pasa ostean, aske utzi dituzte bi kazetariak eta Pradoko museoan ekintza egin zuten bi ekologistak, baina laurei leporatzen dizkieten delituek sei hilabete eta hiru arte bitarteko kartzela zigorra edota hamabi eta hogeita lau hilabeteko isunak ekar ditzakete.

Futuro Vegetal talde ekologistako bi kideek Goyaren Maja Biluziaren eta Maja Jantziaren margolanen markoetara itsatsi zuten haien burua, eta bien arteko paretan “1,5º” idatzi zuten, planetaren tenperaturaren igoerari erreferentzia eginez. Klima Aldaketaren Aurkako Gailurra egiten ari da egunotan NBE Nazio Batuen Erakundea Egipton, eta munduan zehar talde ekologistek ugaritu egin dituzte neurri eraginkorrak eskatzeko ekintzak.

Larunbateko kasuan Madrilgo Prado museoko margolanek ez dute kalterik jasan, baina segurtasun langileek berehala ekin zuten eta ekologisten eta ekintzaren berri ematen ari ziren kazetarien aurka ere egin zuten, Joanna Gimenez kazetarietako batek berak El Salto hedabidean salatu duenez: “Ekologisten ekintza grabatzea ez zitzaiela interesatzen esan zidan eta nire lana egiteari uzteko exijitu”, azaldu du.

Polizia Nazionalak laurak atxilotu zituen, eta Madrilgo 29. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zituen. Atxilotutako ekintzaile batek El Saltori jakinarazi dio ez dietela aukerarik eman adierazpenik egiteko ez polizia etxean ezta epaitegian ere. Epailearen autoak dio delituak "lau ekintzaileei" egozten dizkietela, kazetariak euren lana egiten ari ziren arren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza ez da delitua
Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2023-07-11 | ARGIA
Solwayren aurrean ARGIA babestu dute 40 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok

Mugarik Gabe GKEk Kazetaritza eta elkartasuna ez dira delitua izeneko komunikatua zabaldu du, ARGIAren aurka Solwayk egindako erasoa gaitzesteko. Bat egin dute eragile eta erakunde ugarik, tartean, gehiengo sindikalak eta ezkerreko alderdi politikoek.


2023-07-02 | Axier Lopez
Ez gaituzte ezagutzen

Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]


2023-06-25
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude