Bi guardia zibil hil ditu ETAk Mallorcan


2009ko uztailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

17:00. Leherketa polizia-autoak azpian zeraman bonba lapak sortu duela jakinarazi du Guardia Zibilak. Bestalde, hasiera batean kontrakoa zabaldu bada ere, bi polizia hil dituen atentatuan ez da zauriturik izan.

16:30. ETAk hildako bi guardia zibilak euren polizia-autoaren (Nissan Patrol baten) barruan zihoazen, hura leherrarazi dutenean. Palmanovako (Calvia, Mallorca) Guardia Zibilaren kuarteletik gertu izan da leherketa, 14:00ak inguruan. Albiste agentziek zabaldu dutenez, Iruñean jaiotakoa da hildako Guardia Zibiletako bat, eta Burgoskoa bestea. Hainbat zauritu ere eragin ditu leherketak. Oraindik ez dute zehaztu leherketa polizia-autoak azpian zeraman bonba lapa batek eragin duen (ETAk urrutiko kontrolez aktibatuko zukeena), hura pasatzean ETAk bide bazterrean zegoen beste ibilgailu bat zartarazi duen, ala lehergailua Guardia Zibilaren kuartelaren ondoko eraikin batean zegoen.


Azkenak
Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


“Indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde”, VI. Emakumeen* Mundu Martxa

Maiatzaren 10ean egingo dute: Bardean hasi eta Donostiako manifestazioraino. Lurraren defentsa, migrazio politikak eta indarkeria matxista izango ditu ardatz.


2025-05-07 | Elhuyar
Biodibertsitate iluna neurtuta, giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela ikusi dute

Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]


Pakistanek “gerra ekintzak” egitea aurpegiratu dio Indiari, bi aldeetako erasoen ostean

Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


Eguneraketa berriak daude