17:00. Leherketa polizia-autoak azpian zeraman bonba lapak sortu duela jakinarazi du Guardia Zibilak. Bestalde, hasiera batean kontrakoa zabaldu bada ere, bi polizia hil dituen atentatuan ez da zauriturik izan.
16:30. ETAk hildako bi guardia zibilak euren polizia-autoaren (Nissan Patrol baten) barruan zihoazen, hura leherrarazi dutenean. Palmanovako (Calvia, Mallorca) Guardia Zibilaren kuarteletik gertu izan da leherketa, 14:00ak inguruan. Albiste agentziek zabaldu dutenez, Iruñean jaiotakoa da hildako Guardia Zibiletako bat, eta Burgoskoa bestea. Hainbat zauritu ere eragin ditu leherketak. Oraindik ez dute zehaztu leherketa polizia-autoak azpian zeraman bonba lapa batek eragin duen (ETAk urrutiko kontrolez aktibatuko zukeena), hura pasatzean ETAk bide bazterrean zegoen beste ibilgailu bat zartarazi duen, ala lehergailua Guardia Zibilaren kuartelaren ondoko eraikin batean zegoen.