Bi euskal herritar hil dira Ezkarain, horietako bat Joseba Zinkunegi Sortuko kidea

  • Joseba Zinkunegi eibartarra eta Iker Jausoro oñatiarra zendu ziren igandean Ezkaraiko eski estazioan (Errioxa). Ustez zapaldu gabeko elurrean irristatu eta amildu ziren. Zinkunegi, “Zinku”, Sortuko komunikazio arloan egindako lanarengatik ezaguna zen.


2017ko otsailaren 27an - 09:29
Joseba Zinkunegi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

San Lorenzo mendiko iparraldeko aldea igotzen ari ziren. Pistetatik kanpo ibiltzen ari zirela, zapaldu gabeko elurrean irristatu eta erori ziren. Ezkaraiko estazioan gelditu ziren. Eskiatzaileek ikusi zituzten eta abisua eman zuten. Zinkunegi unean bertan hil zen eta medikuek Jaursoro egonkortzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. 14:00etan izan zen ezbeharra.

Zinkunegi zein Jausoro mendizaleak ziren. Baina lehena ezaguna zen EHAK eta Sortu alderdietan komunikazio lanetan ibiltzeagatik. Segurako sumarioaren barruan izan zen epaitua eta bi urte igaro zituen espetxean. Dolumin mezuek sare sozialak bete dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendiak
2024-06-19
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
"Bizitzan dena ezin da gailurra izan"

Eguneraketa berriak daude