Bi errekurtso aurkeztu dituzte Uliazpin, euskara eskatzea debekatzen duen epaiaren aurka

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarri dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari Uliazpi Fundazioko hizkuntz eskakizunei buruz martxoan ebatzitako epaiarengatik. Eider Mendoza aldundiko bozeramaileak azpimarratu du gizartearen gehiengoa ados dagoela langile publikoek euskaraz hitz egiten jakitearekin. 


2023ko apirilaren 18an - 12:14
Uliazpi Fundazioko langileek martxoan egindako elkarretaratzea. Argazkia: LAB.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berriak informatu duenez, bi helegite jarri ditu diputazioak. Batetik, kasazio errekurtsoa aurkeztu du Epsainiako Auzitegi Gorenean, argudiatuta epaiak urratu egin duela Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua. Bestetik, kasazio errekurtsoa aurkeztu du EAEko Auzitegi Nagusian. Adierazi du epaiak urratu egiten dituela hautaketa prozesuetan "lanpostuei esleitutako hizkuntza eskakizunetara egokitzea arautzen duten aginduak".

Aldundiko bozeramaileak, Eider Mendozak, gogora ekarri du epai hori "erabat bidegabea dela euskaldunen eskubideen ikuspegitik", eta azpimarratu du konpromisoa hartu duela herritarrek eta Uliazpiko erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzua "beren hizkuntza-aukera" errespetatuz egin dadin.

Mendozak azpimarratu du langile publikoek euskaraz hitz egiteak Gipuzkoako gizartearen gehiengoaren babesa duela. Hala, joan den astean argitaratutako udaberriko soziometroaren emaitzak aipatu ditu, eta inkestatutako pertsonek 10etik 7,67 puntuko adostasun-maila adierazi dute, Gipuzkoako administrazio publikoko langileek euskaraz jakin beharko luketela dioen baieztapenaren aurrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!